Arautegia

Inprimatu

9/2020 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Lehendakariarena, honako dekretu hau aldatzeko dena: 8/2020 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, Lehendakariarena, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako murrizketak Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 1. fasean malgutzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako aldaketak, zabaltzeak eta murrizketak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzeko, osasun-larrialdiak Euskadin izan duen bilakaerara egokitze aldera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 1983
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 2020/05/15
  • Argitaratze-data: 2020/05/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Lehendakariaren maiatzaren 10eko 8/2020 Dekretuaren bidez, arauak ezartzen dira alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako murrizketak Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 1. fasean malgutzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako aldaketak, zabaltzeak eta murrizketak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzeko, osasun-larrialdiak Euskadin izan duen bilakaerara egokitze aldera.

Dekretu horrek, Euskadin, zuhurtasun-printzipioan oinarrituta, udalerrira eta udalerri mugakideetara mugatu zuen mugikortasuna, arrazoi hauengatik justifikatutako salbuespen batzuekin: osasun-, lan-, lanbide- edo enpresa-arrazoiengatik; ohiko bizilekura itzultzeko; hezkuntza- eta prestakuntza-arrazoiengatik; adinekoak edo mendekoak diren, desgaitasuna duten edo premia-egoeran dauden senitartekoak bisitatzeko, zaintzeko eta artatzeko, bai eta antzeko beste edozein arrazoirengatik ere.

Estrategia hori bi helburutan oinarritu zen: batetik, normaltasun-eremuak berreskuratzeko prozesuan pixkanaka aurrera egitea; eta, bestetik, prebentzio-neurrietan gizartearen konpromiso aktiboaren alertari eustea. Beste era batera esanda, urratsez urrats aurrera egitea, pandemiaren hedapena geldiarazteko ahaleginean lortutakoa babesteko eta gizarteak ahalegin horretan erne jarrai dezan.

Dekretu hori indarrean jarri zenetik antzemandako portaera batzuek berretsi egiten dute egokia izan dela 1. faseko lehen astean zuhurtziazko neurriak hartu izana. Zentzu horretan, egiaztatu da zenbat eta mugikortasun handiagoa izan, orduan eta handiagoa izan behar duela herritar bakoitzak hartu behar duen banakako prebentzio-erantzukizunak.

Hala ere, epidemiak azken astean Euskadin izan duen bilakaerak argi eta garbi erakusten du kasu positiboek beheranzko joera jarraitua eta sendoa izan dutela aurreko asteekin alderatuta. Datu horri esker, eta egiaztatu ondoren azken egunetan gertatutakoak indartu egin duela gizarteak prebentzio-ohiturei buruz duen kontzientzia, beste urrats bat egin daiteke aurrera.

Gradualtasunaren ikuspegi horretatik, eta 1. fasetik 2. fasera igarotzeko urratsa zorroztasunez eta sendotasunez prestatzeko, aldaketa honen bidez aurrera egiten da mugikortasun arduratsu eta progresiboa berreskuratzeko prozesuan. Horrela, joan-etorriak ez dira mugatuko udalerrira eta udalerri mugakideetara soilik, baizik eta herritarrek bizilekua duten udalerriari dagokion lurralde historikoaren eremura zabaldu ahal izango dira, bai eta udalerri horren mugakide diren udalerrietara ere, nahiz eta beste lurralde historiko batean egon.

Konfinamendua arintzeko testuinguru honetan, funtzionamendu normalizatua duen gizarte baten berezko jarduera guztiak berreskuratzeko, nahitaezkoa da herritar bakoitzak eta taldeak arduraz jokatzea, mugikortasunari zein gizarte-harremanei dagokienez.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak 8.m) artikuluan emandako ahalmenaz baliatuz, honako hau

«2. Herritarrak bizilekua duten lurralde historikoaren barruan mugi daitezke.» «3. Ohiko joan-etorriak egiten diren udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimentzen da, nahiz eta lurralde historiko desberdinetan egon.»

«1. Jarduera fisikoa eta kirola egin ahal izango da bizilekua finkatuta dagoen udalerriari dagokion lurralde historikoaren barruan, bai eta udalerri horren mugakide izanik beste lurralde historiko batean dauden udalerrietan ere, betiere osasun-agintariek ezarritako segurtasun-, osasun- eta higiene-neurriak errespetatuz.» «2. Kudeaketa pribatuko aire zabaleko kirol-instalazioak maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 41. artikuluan ezarritako moduan ireki ahal izango dira, eta horiek erabili ahal izango dituzte bizilekua kirol-instalazioak kokatuta dauden udalerriari dagokion lurralde historikoan duten herritarrek, bai eta bizilekua udalerri horren mugakide den beste udalerri batean duten herritarrek ere, nahiz eta udalerri hori beste lurralde historiko batean egon.» «3. Banakako kirol-jarduera, aurrez hitzordua eskatuta eta kudeaketa pribatuko kirol-zentroetan, bizilekua dagoen udalerriari dagokion lurralde historikoaren barruan egin ahal izango da, bai eta udalerri horren mugakide izanik beste lurralde historiko batean dauden udalerrietan ere, betiere maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.»

Dekretu hau 2020ko maiatzaren 18ko 00:00etan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko maiatzaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.