Arautegia

Inprimatu

56/2020 DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, zeinen bidez onesten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Lanerako Jaiegunen Egutegi Ofiziala 2021. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 1942
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 2020/05/05
  • Argitaratze-data: 2020/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Bai Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 12. artikuluaren arabera eta bai Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluaren arabera, Gobernu honek eskumena du 2021eko lanegunak eta jaiegunak finkatzeko, betiere, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.

Hortaz, eta bat etorriz lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin, zein indarrean baitago lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuak proposatuta, aukera emanda Lan Harremanen Kontseiluari eta interesdun diren gainontzeko kontsulta-organoei entzunak izateko, eta behin Gobernu Kontseiluak 2020ko maiatzaren 5ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a, Errege eguna.

Martxoaren 19a, San Jose.

Apirilaren 1a, Ostegun Santua.

Apirilaren 2a, Ostiral Santua.

Apirilaren 5a, Pazko Astelehena.

Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.

Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a, Domu Santu Eguna.

Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.

Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.

Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

  1. Udal bakoitzak bere proposamena egin eta dagokion lurralde-ordezkaritzari jakinarazi beharko dio hilabeteko epean, Dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Lan eta Justiziako sailburuari aginpidea ematen zaio behar diren xedapenak eman ditzan Dekretu honetan xedatutakoa aplikatu eta betearazteko.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

    Vitoria-Gasteizen, 2020ko maiatzaren 5ean.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Lan eta Justiziako sailburua,

    MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik