Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua

Herri-administrazioa eta erakundeak

itzuli

Zer egin behar da erregistrora sarbidea izateko?

  • Herri-administrazio edo erakunde bezala kontsultak egin ahal izateko, lehenik eta behin, erakundeak erabiltzaile bat/batzuk izendatu beharko du/ditu (pertsonal arduraduna, euskara teknikaria, ...).

  • Ondoren, eskaera egin beharko digu alta emateko formularioa (PDF, 149 KB) bete eta guri bidaliz erregistrobateratua@euskadi.eus helbide elektronikora. Eskaera bakoitzeko formulario bat bete beharko da.

  • Guk, alta bideratuko dugu eta pertsona horri sarbidea emango diogu bere txartel elektroniko pertsonalaren bidez, dagokion erakundearen izenean kontsultak egin ahal izan ditzan.

Zer behar du izendatutako erabiltzaileak kontsultak egiteko?

Zerbitzu hau erabili ahal izateko, ezinbestez, txartel elektronikoa (IZENPE, NA elektronikoa) eta txartel irakurgailua beharko ditu.

 txartel elektronikoaktxartel irakurgailu mota desberdinak

Hauek erabiltzerakoan arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan dagokion erakundearekin.

 

Zer kontsulta daiteke?

Herri-administrazio edo erakunde moduan, aukera izango duzu pertsonek egiaztatutako euskara maila altuena kontsultatzeko edota dituen euskara maila guztiak kontsultatzeko.

HPSk, erregistroko datuen erabilera zuzena egiten dela bermatu behar du eta horretarako, egiten diren kontsulta guztiak erregistratuta geratuko dira, behar izanez gero dagokion jarraipena egin ahal izateko.  

Nork kontsulta dezake?

Edozein herri-administrazio edo erakundek erabili ahal izango du erregistroa, beti ere, erabiltzailea izendatu eta alta eman ondoren.

Zein motatako kontsultak egin daitezke?

Kontsultak banaka edo multzoka egin daitezke. Lehenengo kasuan, kontsultatu nahi den pertsonaren NAN zenbakia dagokion laukitxoan sartu behar da.

Multzokako kontsultak egiteko berriz, hau da, NAN zenbaki bat baino gehiago aldi berean kontsultatu ahal izateko, CSV* motako fitxeroa erabili beharko duzu.

Kasu hauetan, gehienez ere 200eko multzoka kontsultatzea gomendatzen dugu kargak akatsik gabe egin daitezen. 

* CSV motako fitxeroak (comma-separated values) datuak tauletan jasotzeko agiri sinple eta irekiak dira. Bertan, zutabeak koma bidez bereizten dira, eta lerroak lerro-jauzien bidez.

Zer nolako balioa dute erregistroko informazioak eta ziurtagiriek?

Balio guztiz ofiziala dute. Lagungarria gerta liteke euskalduntze planak kudeatzeko orduan edota hautaketa prozesuetan euskara ezagutza mailak egiaztatzerakoan. 

Datuetan akatsen bat dagoela ikusiz gero, zer egin dezaket?

Jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez erregistrobateratua@euskadi.eus helbidera idatziz.

itzuli

Azken eguneratzea: 2017/11/23