Euskal Autonomia Erkidegoko metro bateko Lur-zoruaren Eredu Digitala. 2008.urtea.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Metro bateko Lur-zoruaren Eredu Digitalak lurazal gorria deskribatzen du. 2008 LIDAR hegalditik sortu da eta ETR89 erreferentzia sistema geodesikoan eta kota ortometrikoekin banatzen da, ASC formatuan PNOA 5000 sarearen arabera.

LEINUA: 2008.urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako LIDAR hegaldiko (2puntu/m2) eta urte berean gainerako EAErako Eusko Jaurlaritzak egindako LIDAR hegaldiko (2puntu/m2) .las fitxategiak erabili dira. Fitxategi hauetan zuzenketa geometrikoak, sailkapen automatikoa, eskuz egindako sailkapena, haustura-lerroen mugaketa eta lurrazalaren puntuen iragaztea gauzatzen da triangulaketa bidezko interpolazioaren bidez 1m-ko Lur-zoruaren Eredu Digitala sortzeko. Erreferentzi sistema geodesikoa ETRS89a, Espainiako sistema ofizial bezala hartuta Uztailaren 27ko 1071/2007 Erreal Dekretuan oinarrituta eta 30. eremuko UTM koordenatu erreferentzi sisteman (Universal Transversa de Mercator proiekzioaren araberakoa). Altimetria kota ortometrikoetan erakusten da, EGM08_REDNAP geoide berrian oinarrituz.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.