Euskal Autonomia Erkidegoko Azaleren Eredu Digitala metro bateko bereizmenarekin. 2012. urtea.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Azaleren Eredu Digitalak lurreko azala deskribatzen du elementu estatiko guztiak kontuan hartuz, dinamikoak eta behin-behinekoak kenduz. ETR89 erreferentzia sistema geodesikoan eta kota ortometrikoekin banatzen da, .ASC formatuan PNOA 5000 sarearen arabera.

LEINUA: Metro bateko bereizmena duen Gehienezko Altueren Eredu Digitala, 2012ko metro bateko Lur zoruaren Eredu Digitalean eta 2012ko LIDARean oinarritutako landaretza, eraikin eta eraikuntzen Altueren Eredu Digitalaren metro karratuko baliorik altuenaren bateratzean oinarritzen da. Erreferentzi sistema geodesikoa ETRS89a, Espainiako sistema ofizial bezala hartuta Uztailaren 27ko 1071/2007 Erreal Dekretuan oinarrituta eta 30. eremuko UTM koordenatu erreferentzi sisteman (Universal Transversa de Mercator proiekzioaren araberakoa). Altimetria kota ortometrikoetan erakusten da, EGM08_REDNAP geoide berrian oinarrituz.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.