Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Sismikoaren Zonifikazioa.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Arriskugarritasun Sismikoaren Mapa aldatzearen ondorioz, Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak egindako azterlana da. Aldaketa horrek arrisku sismikoari aurre egiteko Babes Zibilaren Oinarrizko Gidalerroa aldatzea ekarri zuen, 2004ko uztailean. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Araba eta Gipuzkoan, arriskugarritasun sismikoko eremu berriak sartu ziren.

LEINUA: Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak finantzatu zuen. Horrek esleitu zizkion arrisku sismikoa aztertzeko lanak Madrilgo TECNA enpresari; azterlan hori Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikuskatu zuen. Ministro Kontseiluaren 2004ko uztailaren 16ko Erabakia betetzea. Horren bidez, Ministroen Kontseiluaren 1995ko apirilaren 6ko Erabakiaren bidez onartu zen Arrisku Sismikoari aurre egiteko Babes Zibilaren Plangintzaren Oinarrizko Gidalerroa aldatu zen. Horren eranskinean, Euskal Autonomia Erkidegoko Araba eta Gipuzkoa sartzen dira.