Euskal Autonomia Erkidegoko 1 m-ko Lurraren Eredu Digitala (LED). Urtea 2017.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

2017ko Lurrazaleko Eredu Digitalak metro bateko pixelekoa, lursailaren azalera biluzia islatzen du. LED horrek,2016an geoEuskadiren atarian argitaratutako LED du jatorri. 2017ko LEDak Eusko Jaurlaritzaren 2017ko hiriguneen 10 cm-ko hegaldi fotogrametrikoan behatutako hiri-eremuetako lursail aldaketak jasotzen ditu. Hiriguneetatik kanpo erliebean egindako aldaketak, 2017ko LiDAR datuekin eguneratu dira. LEDko eremuetan ere hobekuntzak egin dira, non 2008ko eta 2012ko LiDAR datuen puntu-dentsitateak ez baitzuen erliebearen definizio ona ematen

LEINUA: 2016ko Lurraren Eredu Digitala, metro bateko pixelekoa, edizio estereoskopikoen bidez, 2017ko hiriguneen 10 cm-ko hegaldi fotogrametrikoarekin, eta 2017ko LIDAR datuekin eguneratu egin da. Altimetria kota ortometrikoen bidez irudikatzen da, EGM08_REDNAP geoidearen eredu berrian oinarrituta

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.