Euskal Autogobernua
TRANSFERENTZIEN BATZORDE MISTOAREN ESKUMENAK ETA LANKIDETZA-HARREMANEN ESKUALDATZEAK
- Itsasertzaren antolamenduaren eta kudeaketaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea.
- Kultura Fundazioak eta Elkarteak, Liburuak eta Liburutegiak, Zinematografia, Musika eta Antzerkia, Gazteria eta Sustapen Soziokulturala, Ondare Historiko-Artistikoa eta Kirolaren arloko eginkizunak handitzea.
- Norberaren edo besteren konturako lanaren hasierako baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea, lan-harremana Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten atzerritarrei dagokienez.
- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Ikuskaritzako Funtzio Publikoaren arloko eginkizunak handitzea.
- Ondare-baliabideak handitzea laneko segurtasun eta higiene arloan. Laneko segurtasuna eta higieneko handipena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
- Eskola Aseguruko osasun-prestazioak eskualdatzea. Eskola-aseguruaren prestazio ekonomikoen kudeaketa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
- Langabeziagatiko babesaren kudeaketari atxikitako ondare- eta giza-baliabideak eskualdatzea. Langabeziagatiko babesaren kudeaketa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
- Familia-prestazioen kudeaketa eskualdatzea, kotizazio gabeko modalitatean, bai eta adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko ez-kontributiboa ere. Familia-prestazioak, modalitate ez-kontributiboan, eta jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko sorospen ez-kontributiboa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
- Euskal itsasertzari dagozkion barruko uretako eta lurralde-uretako itsas salbamenduaren arloko eskualdaketa. Itsas salbamendua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
- Espetxe-arloko Estatuko legeria betearazteari atxikitako ondare-baliabideak aldatzea. ZUBIETA
- Trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearazteko eginkizunak handitzea. EAk urriaren 15eko 3256/1982 eEDren bidez EAEri eskualdatutako eginkizunak gehitzea, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearaztearen arloan - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
- Nekazaritzako aseguru konbinatuen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea. Nekazaritzako aseguruak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
- Ikerketari, aholkularitza tekniko espezializatuari, eta laneko segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko sustapenari eta laguntzari buruzko eskumenak eta lankidetza-harremanak mugatzeko akordioa.
- Meteorologia eta klimatologia arloan eskumenak eta harremanak mugatzeko akordioa.
GERNIKAKO ESTATUTUA OSORIK BETETZEKO ESKUALDATZEKE DAUDEN GAIAK
- Gizarte-babesa: Gizarte Segurantza + Fogasa (SALBU: eskola-asegurua, familia-prestazio ez-kontributiboak, langabezia-prestazioak eta -subsidioak)
- Paradoreak
- Portuak
- Bankuak eta finantzak: (CEDEX + aseguru pribatuak)
- Udal-hauteskundeen araubidea
ESTATUKO ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEAK
Gai-zerrendak
Bilera: 2024ko urriaren 28a
- Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordioa hartzea, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen funtzionamendurako barne-erregelamendua onartzeko.
- Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa onartzea, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeko ordezkaritza bakoitzaren lehendakaritzari buruzkoa.
- Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak Erakundeak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Azpibatzordea sortzeari buruzko akordioa hartzea.
- Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak Arauen Jarraipenerako, Prebentziorako eta Gatazken Konponbiderako Lantaldea sortzeari buruzko akordioa hartzea.
- Galde-eskeak
Bilera: 2024ko azaroaren 27a
- 2024ko urriaren 28an egindako 3. bileraren akta onartzea.
- Itsasbazterraren antolamenduaren eta kudeaketaren eta zinematografiaren eta ikus-entzunezkoen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeko proposamenei buruzko akordioa.
- Transferentzien Batzorde Mistoaren hurrengo bilera egiteari buruzko akordioa.
- Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeko egutegiari buruzko akordioa.
- Beste gai batzuk aztertzea: migrazio-kudeaketa, Europako Makroeskualde Atlantikoaren sorrera bultzatzea eta Kontseilu Europarrak euskara Europar Batasuneko hizkuntza ofizial deklaratzeko prozesua bultzatzea.
- Galde-eskeak.
Bilera: 2025eko martxoaren 6a
- Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari Euskal Autonomia Erkidegoan lan-harremana duten atzerritarren norberaren edo besteren konturako hasierako lan-baimenei buruzko Estatuko lan-legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeko akordioa. Eskualdaketa Transferentzien Batzorde Mistoaren hurrengo bileran gauzatuko da.
- Meteorologia eta Klimatologiaren arloan Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumenak eta lankidetza-harremanak mugatzeko akordioa, Transferentzien Batzorde Mistoaren hurrengo bileran gauzatuko dena.
- Donostiako "Villa Etxaide Borda" eraikin zaharraren titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoari doan lagatzeko prozedurari buruzko akordioa.
- Transferentzien Batzorde Mistoaren hurrengo bilera egiteari buruzko akordioa.
- Galde-eskeak.
Bilera: 2025eko uztailaren 15a
- Aldebiko Lankidetza Batzordeak 2024ko azaroaren 27an eta 2025eko martxoaren 6an egindako azken bi bileren aktak onartzea.
- Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeko proposamenei buruzko akordioa.
- Euskal itsasertzari dagozkion barruko uretan eta lurralde-uretan itsas salbamenduari buruzko Estatuko legeria betearazteari dagokionez.
- Abenduaren 18ko 2557/1985 Errege Dekretuaren bidez laneko segurtasun eta osasunaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzea (Bizkaiko Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionala).
- Gizarte Segurantzaren ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioen kudeaketaren arloan, langabeziaren ordaindutakoaren araberako prestazioen kudeaketaren arloan, langabezia-sorospenaren kudeaketaren arloan eta eskola-aseguruaren kudeaketaren arloan.
- Euskal Autonomia Erkidegoan dauden interes orokorreko aireportuei buruzko akordioa.
- Transferentzien Konferentzia Mistoaren hurrengo bilera egiteari buruzko akordioa.
- Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeko egutegiari buruzko akordioa.
- Beste gai batzuen azterketa:
- Migrazioaren kudeaketa.
- Europako Makroeskualde Atlantikoaren sorrera bultzatzea.
- Kontseilu Europarrak euskara Europar Batasuneko hizkuntza ofizial deklaratzeko prozesua bultzatzea.
- Industriaren deskarbonizazioa: sare elektrikoetan inbertitzea.
- Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsak berresleitzea.
- Euskadiren konektibitatea (portuak, aireportuak, trenbideak, bide-azpiegiturak, konektibitate digitala eta sareak).
- Galde-eskeak.
Bilera: 2026ko martxoaren 27a
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresa txiki eta ertainak sustatu, lagundu eta finantzatzeari buruzkoa.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, finantza-lankidetzarako esparru bat ezartzeari buruzkoa.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Euskadiko eta Estatuko Aireportuen arteko Aldebiko Organoa sortzeari buruzkoa.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen arloan Estatuko Administrazioak dituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, kanpoko uretako arrantza-jarduerari buruzkoa.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren eginkizunak gehitzeari buruzkoa, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearaztearen arloan.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako udal-hauteskundeen araubideari buruzko Adituen Batzordea sortzeko dena.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, segurtasun-zerbitzu pribatuei buruzkoa.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, segurtasun publikoaren eta arau-sistemaren eraginkortasunaren arlokoa.
- Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea dagoen ondasun higiezina Euskal Autonomia Erkidegoari lagatzeari buruzkoa.
- Beste gai batzuen azterketa: industria eta energia, osasuna eta immigrazioa.
- Galde-eskeak.
Azken aldaketako data: