17. artikulua.– Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza.
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, egoitza Bruselan duena, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiaren mende egongo da zuzenean eta hierarkian, eta, Europako Gaien Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskadi ordezkatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore anitzeko interesak Europar Batasuneko erakundeetan defendatzeko eta sustatzeko organoa da. Horretarako, honako egiteko hauek beteko ditu:
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren titularrak kontratazio-organo gisa jardungo du bere lurralde-eremuan egindako kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuen legerian araututako kontratu txikiei eta higiezinen errentamendu-kontratuei buruzkoak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 41. artikuluaren 2. apartatuaren a) eta b) letretan aurreikusitako baldintzetan. Era berean, kontratazio horiek eragiten duten gastua baimentzea dagokio.