Europar Batasuneko erakundeetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu, defenditu eta sustatzen dituen erakundea da.
Eginkizunak
Helburu horiek lortzeko, ondoren zehazten diren eginkizunak betetzen ditu, besteak beste:
- Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatzea Europar Batasuneko erakundeen eta organoen aurrean eta Bruselan egoitza duten erakunde multilateralen eta organoen aurrean.
- Euskadiren interes sozioekonomiko, sektorial eta profesionalak kudeatzea, Europar Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dietenean.
- Erabakiak hartzeko eta informazioa lortzeko prozesuaren jarraipena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten dieten EBren lege ekimenetan.
- EAEko agintariak eta eragile sozioekonomikoak Europar Batasuneko erakundeekin elkartzeko azpiegitura gisa jardutea.
- Europako Erkidegoan parte hartzeko borondatea adierazten duten erakunde publiko nahiz pribatuei aholku teknikoak eskaintzea, laguntzarako zentro logistiko gisa.
- Europako erakundeekin eta Bruselan egoitza duten beste erakunde batzuekin beharrezkoak diren jarduketak egitea.
- Gainerako autonomia-erkidego, länder edo eskualdeek Bruselan dituzten bulegoekin elkarlanean aritzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek Europar Erakundeen organoetan eta lantaldeetan eta bereziki Europar Batasunarenetan parte hartzeko behar diren jarduerei ekitea.