Osasun Saila

Euskadin inmunitatea

Osasun Saila eta Osakidetza bi ekimen osagarri lantzen ari dira COVID-19aren aurrean euskal herritarren immunitate-maila ahalik eta zehaztasun handienarekin analizatzeko. Bi proiektu horien bidez eskuratuko diren emaitzei esker biztanle immunizatuen mapa bat osatu eta pandemiaren benetako eragina ezagutu ahal izango dira. Eta horrek, bide batez, birusari ahalik eta modu eraginkorrenean eta seguruenean aurre egiteko osasun publikoko neurriak egokitzeko aukera emango du.

A) EUSKADIN EGON DAITEZKEEN COVID-19 KASUAK BAHETZEA 

  • Plan hau sintomak izan dituzten pertsonentzako bakarrik da.  Osasun Sailak sustatua, epidemiaren fase gogorrenean, erakusten zuten sintomen ondorioz koronabirusa zutela diagnostikatu zieten pertsonetatik zenbatek zuten benetan gaixotasun hori eta, horrenbestez, zenbatik sortu dituzten antigorputzak zehaztu nahi da azterketa honen bidez. 

Nori dago zuzendua?

  • Otsailaren 28tik apirilaren 15era bitartean COVID-19arekin bateragarriak ziren sintomak zituzten baina, une horretan zegoen gailur epidemikoko fasearen ondorioz, azterketa bat egin ez zieten 4.147 lagunei.

Nola gauzatuko da?

  • Osakidetzako Osasun Kontseilua, telefono bidez, nahi izanez gero baheketan parte hartzeko gonbidapen pertsonalak egiten ari da. Berariazko baimena eman eta kasu susmagarri gisa diagnostikatu zieten unetik 40 egun igaro direla egiaztatu ondoren, pertsona horrekin hitzordua ezartzen da odola ateratzera Osakidetzaren osasun-zentro batera joateko. Analisiaren emaitza SMS mezu bidez helaraziko diote interesdunari.  

B) SEROPREBALENTZIA AZTERKETA

  • Herritarrengana oro har zuzendutako proiektu bat da, egun eta sei aste igaro ondoren, immunitate komunitarioko maila zehazteko. Estatu osorako Osasun Ministerioak sustatzen du eta, Euskadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak garatzen dute.

Nori dago zuzendua?

  • Ausaz aukeratu dituzten eta eurek hala nahi dutelako parte hartzen duten Euskadiko 5.000 lagun baino gehiagori.  

Nola gauzatuko da?

  • Aukeratutako etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak barne hartuko  ditu. Galderak egingo dizkiete eta euren laginak hartuko dituzte analisi azkarra egiteko. Gainera, osasun-zentroetan hartutako odol-laginekin osatuko da. Azterketa hiru aldiz egingo da (hasieran, hiru aste igarota eta sei aste igarota), denbora horretan birusak eragin izan dituen kutsadurak ebaluatzeko.

Informazio gehiago: https://www.mscbs.gob.es/ciudadanos/ene-covid/home.htm

Azken aldaketako data: