Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa

Eraketa:

Zergapideen Elkar-egokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen ildotik sortu zen, arlo horretako ekintzen ardatza izateko. Autonomia Estatutuan eta Ekonomia Itunean* beraietan aipatzen dira koordinazioa, harmonizazioa eta lankidetza fiskala euskal zerga-sistemaren printzipio gisa, lurralde historikoetako erakundeek horrela joka dezaten, Eusko Legebiltzarrak horren inguruan ematen dituen arauei jarraiki.

Osakera:

Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari, eta foru aldundietatik ordezkari bana.

Eginkizunak:

Foru aldundiek harmonizazio, koordinazio eta lankidetza bidez burutu ditzatela eskumeneko lanak, zerga-kudeaketa hobetzeari begira.
Era berean, txostenak egitea du eginkizun, zerga-arloko foru xedapenei buruzkoak, kontsulta lotesleei buruzkoak, eta erkidegoko zein foru-erakundeek azaltzen duten zerga-arloko beste edozein gairi buruzkoak

Organoak burutzen dituen beste jarduera batzuk

Argitalpenak:

  • Euskal Ogasunaren Urteko Txosten Bateratua 2018, hor euskal ogasunen jarduerari buruzko argibideak ematen dira jakiteraa.
  • Zergak 64 zk., "Gaceta Tributaria del País Vasco", lau hilik behin argitaratzen da, zerga-arloko informazioa eta prestakuntza zabaltzen da, batez ere Euskadiko lurralde-eremuari begira.
  • EI (testu bateratua), Ekonomia Itunaren eta Kupoa zehazteko Metodologiaren hirueleko bertsioa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ingelesezko azalpen didaktikoa eta bere euskarazko eta gaztelaniazko terminologia baliokidea duen Ekonomia Itunari buruzko terminoen Glosarioarekin osatua. Euskarazko bertsioa IZOk itzulitako bertsio harmonizatua da, Alberto Atxabal Radak, Zuzenbidean Dr. eta Deustuko unibertsitateko Finantza eta Zerga zuzenbideko irakasle titularrak, gainbegiratutakoa. Terminoen glosarioa (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)gaian aitortutako lan-eskarmentua duen Gemma Martínez Barbarak, Bizkaiko Foru Ogasuneko Zerga Politikako zerbitzuburuak, egin du. 

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa

Gaztelako Atea 1501007 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 01 67 70
Fax. 945 01 67 71
E-mail: hac-tributos@euskadi.eus  

EZKO akordioak:

D. bilera Zk. bilera Akordioak ZZUU Akordioak
2017/01/26 2017/01 (PDF 88 KB) (PDF 54 KB)
2017/02/23 2017/02 (PDF 83 KB) (PDF 57 KB)
2017/03/30 2017/03 (PDF 73 KB) (PDF 57 KB)
2017/05/09 2017/04 (PDF 74 KB) (PDF 58 KB)
2017/10/20 2017/05 (PDF 126 KB) (PDF 58 KB)
2017/11/24 2017/06 (PDF 105 KB) (PDF 71 KB)
2017/12/21 2017/07 (PDF 135 KB) (PDF 70 KB)