Euskadiko komunikabideak

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Komunikazioaren gida Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena da. Komunikabideentzako informazio-gune gisa sortu zen, eta, denborarekin, beste jarduera batzuetako profesionalengana hedatu da, Euskadiko errealitate instituzional, ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko informazio-iturri bihurtuz.

Komunikazioaren gida Eusko Jaurlaritzaren barneko hainbat datu-iturritatik elikatzen da:

  • Erakundeak: administrazio-organoak, elkarteak, fundazioak, hainbat sektoretako enpresak, etab.
  • Pertsonak: Eusko Jaurlaritzako kargu publikoak eta hainbat arlotako pertsona garrantzitsuak, hala nola kultura, komunikazioa, industria, hezkuntza eta abar.
  • Ekipamenduak: Eusko Jaurlaritzaren eta gidan jasotako beste erakunde batzuen mendeko instalazioak/egoitzak

Gidak pertsonak, erakundeak eta ekipamenduak erlazionatzen ditu, lotura-sare nabigagarri bat sortzeko.

Hauek dira gidaren funtzionalitate nabarmenetako batzuk:

  • Bai mahaigaineko ekipoetan bai gailu mugikorretan erabiltzeko optimizatu da, eta hortik etekin berezia atera dakioke v-card formatuko informazioari.
  • Arreta berezia jarri da datuak berrerabiltzean, opendata.euskadi.eus webgunean argitaratutako datasetetatik abiatuta produktu deribatuak eraiki baitaitezke.
  • Datuetarako sarbidea errazten da, testu libreko bilatzaileak, etiketak eta mapak erabiliz
  • Eusko Jaurlaritzako organoen organigramak eraiki dira

Horrela, komunikazioaren gida Eusko Jaurlaritzak herritarrei ematen dien informazioaren funtsezko pieza bihurtzen da, baina baita Administrazioan zehar pertsona, erakunde eta ekipamenduentzat erreferentzia komuna den barne-tresna ere, hainbat biltegitan datuen bikoiztasunak ezabatuz.

Okerreko daturen bat hautemanez gero edo iradokizunen bat bidali nahi izanez gero, pertsona, erakunde edo ekipamenduaren edozein fitxatatik sartzeko moduko helbide elektronikoa jarri da.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.