Euskadiko kanpo Desfibriladore Automatizatuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Kanpo Desfibriladore Automatizatuen Euskal Erregistroaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren eskumena da eta erregistro hau EAEan instalatuta dauden KDAek osatzen dute. Erregistro hau Osasun Saileko planfikazioaren eskumena duen zuzendaritzak kudeatzen du.

Bihotz- eta arnas gelditzea gertatzen denean, biziraupen-katea deritzona osatzen duten ekintza batzuen aplikazio goiztiarra da erantzun egokia; kate hori elkarri lotutako lau kate-mailaz osatuta dago: egoeraz ohartzea, eta berehala alertan jartzea gelditzea gerta daitekeela ikusita; lekukoek oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzeari hasiera goiztiarra ematea; desfibrilazio goiztiarra; eta, azkenik, minutu gutxiren buruan, bizi-euskarri aurreratua.

Fibrilazio bentrikularraren aurkako tratamendu eraginkor bakarra desfibrilazio elektriko goiztiarra da; horregatik, funtsezkoa da esku hartzen duen lehen pertsonak egiten duena. Aurrerapen teknologikoei esker sortu diren zenbait desfibriladore, haien ezaugarriak eta funtzionamendua kontuan hartuta, eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoaren arabera, egokiak dira osasun-esparrukoak ez diren pertsonek osasun-ingurunetik kanpo erabil ditzaten. Kanpo-desfibriladore automatikoez eta erdiautomatikoez ari gara.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.