Euskadiko hondartzen osasun-egoera 2022ean

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gure Autonomia lurraldeko bainu guneen zainketa sanitarioa egiten du, eta horri esker une oro lor dezakegu informazioa gure itsasertzeko hondartzen eta zingiren kalitate egoerari buruz, bai eta arriskutsu gerta litezkeen puntuak eta egoerak identifikatu ere.

Bainatzeko uren kalitate kontrola maiatzetik irailera bitartean egiten da. Laginketa puntuetako bakoitzean laginak hartzen dira (uztailean eta abuztuan astean behin) eta emaitzen arabera ezartzen da uraren kalifikazioa. Uraren kalitatea txarra bada ez bainatzea gomendatzen da.

Era berean hondartza ingurunearen kalitate balorazioa egiten da. Honako alderdi hauetan erreparatzen da, besteak beste: seinaleztapena, zerbitzuak, dutxak, jantzitegiak, komunak, harearen garbitasuna, sorosleen presentzia, etab. Puntu hauen balorazio globalaren arabera ezartzen da dagokion kalifikazioa: TXARRA, HOBETU DAITEKE edo ONA.

Denboraldi bakoitzaren amaieran hondartza guztien kalifikazioa ezartzen da (bainatzeko uraren kalitatea eta hondartza ingurunearena) denboraldi guztian zehar egin diren balorazio partzial guztien arabera.

Datu-sorta honetan Euskadiko bainu-esparruen osasun egoera lor dezakezu, csv eta excel formatuetan.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.