Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko eskolarteko kirol jokoak zer diren

Kirolari gazteen eskubideak

1
Kirol ekintza hezigarrietan partehartzeko eskubidea
2
Kirol jardueratan jokatzeko eta ondo pasatzeko eskubidea.
3
Haur bakoitzaren heldutasun eta gaitasun mailarekin bat datorren lehiaketetan parte hartzeko eskubidea.
4
Duintasunez tratatua izateko eskubidea.
5
Profesional adituek entrenatua izateko eskubidea (edo hauen gainbegiradaz).
6
Kalitatezko trebakuntza jasotzeko eskubidea, bai bere nortasunaren garapen egoki baterako; bai bere mugimendu gaitasun garapenerako.
7
Jarduera praktiko, seguru eta osasuntsu garatzeko eskubidea.
8
Bere adina eta heldutasun mailari dagokion iritzia eman eta erabakiak hartzeko eskubidea.
9
Txapeldun ez izateko eskubidea.
10
Denbora askea izateko eskubidea.
11
Kirol ekintzak euskaraz burutzeko eskubidea.
12
Mota guztietako kirol modalitateak ezagutzeko eskubidea.