Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Karatea 05


Aurkezpena Kokapena |  Programa Araudia Emaitzak Argazkiak

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak karateko EUSKADIKO XXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Karate Federazioarekin lankidetzan, 2005eko maiatzaren 28an Vitoria-Gasteizko Arriaga kiroldegian. Hauxe duzue jokoen araudia:


1. MODALITATEAK

  Mutilen Banakako Kata
  Nesken Banakako Kata
  Mutilen Banakako Kumite

2. PARTAIDETZA

Modalitate guztietan 1991-92an jaiotako haurrak.
  Banakako Kata: 30 lehiakide  Lurralde-federazio bakoitzeko
  Banakako Kumite: 8 lehiakide Lurralde-federazio eta pisu bakoitzeko

3. PISUAK

Mutilen Banakako Kumite:
 
  -40 kg. 
  -45kg.
  -50 kg.
  -55 kg.
  -60 kg.
  +60 kg.

4. ARBITRAJEA

Euskadiko Karate Federazioaren araudi berriaren arabera.


5. MAILAK

Edozein kategoriatan parte hartzeko gutxieneko maila gerriko urdina izango da.


6. PISAKETA

Lehiaketaren egun berean pisatuko dira lehiakideak. Partaideren batek une horretan pisu egokirik ez badu, automatikoki jokotik kanpo geldituko da, ezingo du ordezkorik ekarri, ez eta beste pisu-kategoria batean sartu ere.


7. IZEN EMATEA

Parte hartzeko eskariak Euskadiko Karate Federazioaren egoitzara helarazi behar dira 2005eko maiatzaren 23ko 12:00ak baino lehen, orri ofiziala modu egokian beteta.
Dagokion Lurralde Federazioaren ardura izango da berak aurkeztutako partaideek jokorako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea.


8. KIROL SARIAK

Honako sari hauek banatuko dira:
  Domina kategoria eta pisu guztietako lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat


9. AZKEN OHARRA

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.
f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.
g) Espainiako Karatearen Lagunen Federazioaren Araudiari. 

 

 

 


 

Azken eguneratzea: 2005/06/02