Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Judo 05


Aurkezpena | Kokapena | ProgramaAraudia   | Emaitzak | Argazkiak


A. JOKATZEKO MODUA:

Kategoriak:

  • Infantilak: 1991-92an jaiotako neska-mutilak.

Lurralde bakoitzak taldekako lehiaketarako nesken bi talde eta mutilen bi talde aurkeztuko ditu eta banakako lehiaketarako nesken bi selekzio eta mutilen beste bi.


B. TALDEEN OSAERA:

Gehienez bost eta gutxienez hiru judoka eta entrenatzaile bat izango ditu.
Ikastexe batek taldea osatzeko behar beste partaide izango ez balu, beste ikastetxe bateko edo batzuetako kirolari baimenduen bidez osatzeko modua izango luke.

Dena dela, gutxienez hiru taldekidek ikastetxe berekoak izan beharko dute.

Talderen batek arau hau betetzerik izango ez balu, beste ikastetxe batzuetako kirolariekin osatu ahal izango luke taldea, baina lortutako emaitzak ez dira aintzat hartuko azken sailkapenean.

Pisu bereko bi kirolari eduki ahal izango dituzte, betiere bietako batek pisu maila bat goragoko lehiaketan esku hartzen badu

Pisuak eta kategoriak:

  • Infantil neskak: -44 -48 -52 -57 eta +57 kg
  • Infantil mutilak: -46 -50 -55 -60 eta +60kg

C. SELEKZIOEN OSAERA:

Zazpi judoka eta entrenatzaile bana izango dituzte selekzioek; lurralde bakoitzak lau selekzio izango ditu, bi nesketan eta bi mutiletan, hau da, lurralde bakoitzak 14 mutilekin eta 14 neskekin parte hartu ahal izango du.

Lurralde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea bertan izango dira. Ezinbestean joaterik izango ez balute, justifikatu egin beharko lukete bertaratu ezina.

Pisu mailaren kirolariak falta direla eta, lurralderen batek 14 mutilen eta 14 nesken postuak betetzerik izango ez balu, eskola ume gehiago aurkeztu ahal izango ditu gainerako pisuetan, sexu bakoitzari dagokion 14ko kopurua bete arte.

Hutsuneak direla medio, partaidetza zein pisutan areagotu den ezartzeko, bete gabeko postuen kopurua eta lurralde bakoitzak bi partaide baino gehiago inskribatu ahalko dituen pisuen guztirakoa hartuko da kontuan, eta bete gabeko postuak, parte hartuko den pisuen artean banatuko dira.

Aurreko urtean lehen postua lortutako judokak txapelketan parte hartzera gonbidatuko dira, betiere eskola kiroleko infantil mailakoak izaten jarraitzen badute.

Gonbidatuak ez dira aintzat hartuko ezarritako kupoa betetzerako orduan, duten pisuan parte hartu ahal izango dute eta lurraldea ordezkatzen duten gainerako judokekin batera izango da izen-ematea.  Gonbidapenak izen-abizenekin egingo dira.

Pisuak eta kategoriak:

  • Infantil neskak: -40 -44 -48 -52 -57 -63 eta+63kg
  • Infantil mutilak: -42 -46 -50 -55 -60 -66 eta+66kg

D. ARAU OROKORRAK:

Borrokak hiru minutukoak izango dira.

Parte hartzeko egiaztatu beharreko gutxienezko maila gerriko berdea da.

Lurraldeetako federazio bakoitzak 4 epaile izendatuko ditu eta hauek guztiak epaile zuzendariak koordinatuko ditu.

Banakako lehiaketan kanporaketak bigarren aukera gisa edota liga gisa jokatuko dira. Judoka kopuruaren arabera erabakiko da kanporaketa edo liga jokatu.

Hiru lehiaketa eremu izango dira.


F. PISU HARTZEA:

Txapelketa hasi baino lehenagoko orduan egingo da pisu hartzea; lehen ordu laurdenean pisuhartze estraofiziala eta bigarren orduerdian pisuhartze ofiziala egingo da.

Lehenengo pisaketan pisu egokia ematen duen kirolariari ontzat emango zaio pisua.

Pisu hartze ofiziala hastean, kirolaria behin bakarrik igoko da balantzara eta bertan ematen duen pisua izango da erabiliko dena.

Txapelketan inskribiturik dagoen pisua ematen ez duen kirolaria txapelketatik kanpo geratuko da.

Txapelketa ordutegia modu onean eraman ahal izateko, epaileak hamarretarako txapelketa gunean egon behar dira.


G. KIROL SARIAK:

Ondorengo sariak emango dira:

Taldekako sailkapena:

  • Trofeoak 1. eta 2., eta 3. sailkatzen diren taldeei.

Banakako sailkapena:

  • Domina bana lehenengoari, bigarrenari eta hirugarren sailkatzen diren biei.

I. AZKEN OHARRA:

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

  1. 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
  2. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
  3. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
  4. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
  5. Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.
  6. Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.
  7. Judoko eta EK-ko Euskal Federazioaren Arautegian erabakitakoa.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2005/06/01