Osasun Saila

60 urtetik beherakoen funtsezko kolektiboen bigarren dosien txertaketa

Txertatu, babestuOsasun Publikoaren Batzordeak proposatuta, COVID-19aren aurkako Txertaketa Estrategia eguneratu egin da, eta, hala, AstraZenecaren lehen dosia hartu zuten 60 urtetik beherakoek bigarren dosi gisa Pfizer hartuko dute.

Espainiako Bioetika Batzordeak aldeko txostena eman ondoren, bigarren dosi gisa AstraZenecaren txertoa jartzeko aukera eskainiko da, betiere txertoak badaude eta bigarren dosi gisa Pfizer jartzeari uko egin eta baimen informatua sinatu ondoren.

NOLA EMANGO DA HITZORDUA?

  • SMS baten bidez, Astra Zenecaren (AZ) bigarren dosiaren txertoa emateko zeneukan bigarren hitzordua bertan behera uzten dela eta laster hitzordua hartzeko beste SMS bat jasoko duzula jakinaraziko dizute. SMS berri horretan, esteka bat egongo da Pfizer-en bigarren dosirako hitzordua eskatzeko.
  • Pertsona horiei guztiei Pfizerren txertoa emango zaie, Osasun Publikoaren Batzordeak ezarri duen bezala.

Pertsona horiei guztiei Pfizer-en txertoa emango zaie, Osasun Publikoaren Batzordeak ezarri duen bezala

PFIZER-I UKO EGITEA: NOLA ESKATU BEHAR DUT ASTRAZENECA?

  • Honako ESTEKA HONETAN (leiho berri batean irekitzen da) sartu eta datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa onartu ondoren inprimakia bete beharko duzu. Orduan, itxarote-zerrenda batean sartuko zara, eta Osakidetza berriz jarriko da zurekin harremanetan, aurrerago, betiere dosiak badaude. 

Nola ari zaie Osakidetza hitzordua ematen 60 urtetik beherako funtsezko kolektiboetakoei bigarren dosia hartzeko?

  • Maiatzaren 31tik aurrera, Osakidetzak honako bide hauek erabiliko ditu:
    • SMS baten bidez, Astra Zenecaren (AZ) bigarren dosiaren txertoa emateko zeneukan bigarren hitzordua bertan behera uzten dela eta laster hitzordua hartzeko beste SMS bat jasoko duzula jakinaraziko dizute. SMS berri horretan, esteka bat egongo da Pfizer-en bigarren dosirako hitzordua eskatzeko.
  • Pertsona horiei guztiei Pfizerren txertoa emango zaie, Osasun Publikoaren Batzordeak ezarri duen bezala.

AZren lehen dosia ematean, bigarren txertorako hitzordua eman zidaten. Hitzordu berari eusten zaio?  

  • Ez, Osakidetzak hura bertan behera geratzen dela jakinaraziko dizu, eta hitzordua eskatzeko esteka bidaliko dizu.
  • Hitzordurik ez baduzu, SMS bat jasoko duzu, zuzenean, Pfizerren bigarren dosia hartzeko hitzordua hartzeko gonbitarekin.
  • SMSrik jasotzen ez baduzu edo hitzordua eskatzeko zailtasunik baduzu, 900 20 30 50 telefonoaren bidez jarri ahalko zara harremanetan, beste batzuetan bezala, edo zuzenean erregistratu ahalko zara Osakidetzaren web-orrian, horretarako gaitutako txertaketaren eskuzko erregistroan.

Pfizer txertoari uko egin eta AstraZeneca eman diezadaten nahi dut. Zer egin behar dut?

  • Inprimaki bat bete eta itxarote-zerrenda batean sartuko zara berehala.   Osakidetza berriz jarriko da zurekin harremanetan, aurrerago, dosiak daudenean.
  • Txertoa ematen dizuten egunean, baimen informatua inprimatuta eta sinatuta eraman beharko duzu.
  • Inprimakia (leiho berri batean irekitzen da)

Non deskarga dezaket baimen informatua?

Pfizerri uko egin eta AstraZenecaren txertoa jarri nahi dutenen kasuan arriskua dago lehen dosia eman zutenetik 12 astera bigarren dosia ez izateko?

  • Osakidetzak ahalegina egingo du gomendatutako txertoarekin, alegia Pfizerrekin, 12 astean txertoa emateko.
  • Baten batek txerto horri uko egiten badio, AstraZenecarena nahi duelako, beste zerrenda batean sartuko da, eta deitu egingo zaio, betiere txertoak badaude. Jakina, baliteke bigarren kontaktu hori egiten denerako 12 aste baino gehiago igaro izana.

Nork aholka diezadake zer txerto jarri?

  • Jakin behar duzuna da AstraZenecaren lehen dosia jarri zuten 60 urtetik beherakoentzat une honetan bigarren dosi gisa Pfizer jartzea dagoela ezarrita. Txerto eraginkorra da.
  • Honako hau gogoratu behar da:
    • Txertaketa Estrategiak, apiriletik, ez du aurreikusten 60 urtetik beherakoei AstraZeneca ematea.
    • Frogatu da, txertoen erabilera konbinatuari buruzko saiakuntza kliniko baten bidez, COVID-19aren aurkako Pfizerren txertoaren bigarren dosia emateak areagotu egiten duela erantzun immunea Astrazenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urtetik beherakoetan.
    • Aurreikustekoa da, birusaren aldagaien etorkizuneko garapenarekin, datozen urteotan txerto desberdinak erabili behar izatea, gripearen urteroko txertaketa-kanpainekin gertatzen den bezala, Osasun Publikoaren irizpideei jarraikiz.

Zer dela eta irizpide-aldaketa hori? Zergatik ari zaizkigu aukera nagusi gisa Pfizerren txertoa eskaintzen Astrazenecaren lehen dosia jaso dugunoi?

  • Osasun Publikoaren Batzordearen erabakia da, farmakozaintzako irizpideetan oinarritua.
  • Txerto guztiak gomendagarriak izanik ere, lehentasuna eman zaio txerto horiek eraginkorrak izan diren eta ondorio kaltegarri txikiagoak izan dituzten pertsonetan erabiltzeari.
  • Astrazenecaren txertoa, hasiera batean, 55 urtetik beherakoetan egokiesten zen. Osasun Publikoaren Batzordeak 60 urtetik beherakoetan hura emateari uzteko erabakia hartu zuen, kausa immunologikoko tronbosi kasuak antzeman baitziren tronbozitopeniarekin.
  • Horrez gainera, Osasun Publikoaren Batzordeak 60 urtetik beherakoetan aurretik Astra Zeneca jaso dutenek bigarren dosirako Pfizer txertoa jartzeko gomendioa eman du.
  • Pauta konbinatu hori eraginkorra dela frogatu da, eta AstraZeneca erabiltzeari utzi dioten Europako beste herrialde batzuetan ari dira erabiltzen.
  • Pauta hori ematean bermatu egiten da immunitate eraginkorra, osoa eta segurua, txertaketa-estrategiaren esparruan.

Baina aukera dezaket Pfizerren eta AstraZenecaren artean?

  • Osasun-agintarien egokiespena Pfizerren bigarren dosia ematea da. Baina herritarrek askatasunez egin diezaiokete uko aukera horri eta AstraZenecaren txertoa jartzeko eskatu. Pfizerren txertoa hartzeari uko egiten diotenek Astra Zenecarako inprimakian erregistratu beharko dute, eta, gainera, baimen informatua sinatu beharko dute; izan ere, gaur egun ez da egokiesten haien adin-tarterako.
  • Osakidetzak AstraZenecaren txertoa jartzeko hitzorduak txertoen eskuragarritasunaren arabera eskainiko ditu.

Eta, zer gertatzen da 60 urtetik gorakoekin? Horiek ere Pfizer hartuko dute?

  • Lehen dosian AstraZeneca hartu duten 60 urtetik gorakoen kasuan, AstraZenecaren bigarren dosiari eustea da egungo egokiespena.

Azken aldaketako data: