Euskadi Literatura Sariak 2025

2025EKO SARIDUNAK
Gaztelaniazko saiakeraITXASO DEL CASTILLO
MUJERES FURIOSAS. EL MONSTRUO FEMENINO EN EL AUDIOVISUAL DE TERROR
GARAZI ALBIZUA
Santurtzi, 1985.
Diseinatzaile grafikoa, komiki-gidoilaria eta idazlea, esatari-lanetan ere aritu zen Irakurrieran literatura-saioan (Bizkaia Irratia). Gaur egun haur eta gazte literatura egiteaz gainera, komunikazio-teknikari gisa ere lan egiten du Euskal Idazleen Elkartean. Hauek dira argitaratu dituen lanetako batzuk: Gaizkileen galtzada. Leitzako dorreak, Pamiela, 2023; La apuesta de Cloto, Cósmica, 2022; Iruleak, Txalaparta, 2022 eta Lara de Altopico, Apache libros, 2021. Honako lan kolektibo hauetan ere parte hartu du: La polilla errante (egilekidea), Serendipia, 2023; Mil brujas, Serendipia, 2022 eta La Séptima Musa, Jotdown, 2019. Termita (2024) da helduentzako bere lehen eleberria.
KARMELE MITXELENA
Oiartzun, 1988.
Irakasle eta Haur Hezkuntzako gradua ikasitakoa da, eta irakasle lanean dabil. Sari ugari irabazi ditu bertsolaritzan bertso idatzietan batik bat, eta narratiban. 2019an Erakusleihoan album ilustratua argitaratu zuen, urte bereko Peru Abarka saria irabazi ostean. Donostia Hiriko Kutxa saria irabazi zuen Haragizko mamuak narrazio bildumarekin 2022 urtean. Urte berean Mikel Zarate Saria jaso zuen Marrubizko uda ipuinarekin; bilduma honetan argitaratu zuen Alex Orberen ilustrazioek osatuta.
KOLDO BIGURI
Gasteiz, 1962.
Itzultzaile eta EHUko irakaslea. Senez aldizkariaren zuzendari eta EIZIE elkartearen lehendakari izandakoa. Autore ugari itzuli ditu, italieratik batez ere: Alessandro Baricco, Norberto Bobbio, Carlo Collodi, Benedetto Croce, Paolo Giordano, Carlo Levi, Vasco Pratolini, Giuseppe Tomasi di Lampedusa, Claudio Magris, Alberto Moravia, Cesare Pavese eta Leonardo Sciacia. Haur eta Gazte literaturako lan ugari ere euskaratu ditu.
MAITE ROSENDE
Donostia, 1991.
Maite Rosendek jolasetik sortzen du eta gozatu egiten du bere irudiak mota guztietako euskarrietara eramanez. Ornamentazio-pinturan eta ilustrazioan trebatua, hainbat liburu argitaratu ditu haur eta gazte literaturaren esparruan, eta hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu horiengatik. Bere lana nabarmendua izan da Iberoamérica Ilustra Katalogoan (Mexiko, 2021-2023) eta Bolognako Liburu Azokako (2023) ilustratzaileen erakusketarako hautatua izan da. Gaur egun, Donostiako Gilda sormen-estudioko kide da, beste sei artistarekin batera.
MARKOS ZAPIAIN
Irun, 1963.
Filologian lizentziatua eta Filosofian doktorea. Batxilergoko irakaslea izan da urtetan, eta komunikabide askotako kolaboratzaile. Saiakera ugari idatzi du, literatura, filosofiaa eta gizarte gaiak uztartuz, hala nola, Errua eta maitasuna (2002), Zenbait terrorista (2003), Ia guztiaren funtsaz (2006), Txillardegi eta ziminoa (2007), Talatik tiroka (2009), Saizarbitoria eta iragana (2015).
ITXASO DEL CASTILLO
Bilbo, 1972.
Itxaso del Castillo Aira Euskal Herriko Unibertsitateko ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakasle laguntzailea da. Kazetaritzan lizentziaduna da EHUn; Film and TV Studies masterra egin zuen Amsterdamgo Unibertsitatean eta Sorkuntzako Dokumental Masterra Pompeu i Fabran, eta doktorea da Gizarte Komunikazioan (2020). 20 argitalpen inguru ditu hainbat aldizkari eta argitaletxetan, eta ADI Ikus-entzunezko industria, narratibak eta generoak ikerketa-taldeko ikertzaile nagusietako bat da. Irakasle-lanetan hasi aurretik, gidoilari, koordinatzaile, zuzendariorde eta zuzendari lanetan aritu zen EiTBko entretenimendu- eta fikzio-programetan eta dokumentaletan 13 urtez.