Euskadi 2030 Agenda Sariak
Euskadi 2030 Agenda Sariak Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eguneroko jardueran txertatzen dituzten erakundeak aitortu eta ikusgarri egiteko.
Helburua da 2030 Agenda ekintza errealetan gauzatzea sustatzea: nola planifikatzen den, nola hartzen diren erabakiak, nola kudeatzen diren taldeak eta baliabideak, eta nola neurtzen den erakunde bakoitzak gizartean eta ingurunean sortzen duen inpaktua.
Zer dira GJHak?
GJHak Nazio Batuen Erakundeak sustatutako 17 helburu global dira, garapen bidezkoago, inklusiboago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko: desberdintasunak murriztea, osasuna eta hezkuntza hobetzea, enplegu duina sustatzea, berdintasuna bultzatzea, kontsumo arduratsua egitea eta planeta babestea, besteak beste.
Nola hasi daiteke erakunde bat GJHekin lanean?
Bide hori errazteko, Eusko Jaurlaritzak GJHen Gida praktikoa jartzen du eskura, honako hauetarako gako errazekin:
- GJHak eguneroko jardunean zer dakarten ulertzea,
- nondik hasi identifikatzea,
- eta irizpide praktikoekin aurrera egitea (lehentasunak ezartzea, jarraipena eta hobekuntza).
Kontsultatu eta deskargatu gida hemen.
Aitortza-mailak
Euskadi 2030 Agenda Sariek aitortza-maila desberdinak aurreikusten dituzte, GJHen integrazioan lortutako aurrerapen-maila islatzen dutenak. Ikuspegi horri esker, abiapuntu desberdinak dituzten erakundeek parte hartu eta aurrera egin dezakete.
Zergatik dira garrantzitsuak?
2030 Agenda ez delako soilik erakunde publikoetatik lortzen: gizarte osoaren konpromisoa behar du. Praktika onak aitortzeak trantsizioa bizkortzen laguntzen du, esperientzia inspiratzaileak partekatzeko aukera ematen du eta benetako inpaktuan oinarritutako lehiakortasuna indartzen du.











