ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Europar Batasunerako Zuzendaritzak, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, bete behar ditu Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak jarduera-esparruan esleituta dituen egitekoak, eta, bereziki, hauek:
- Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiari laguntzea Jaurlaritzak Europan duen jarduna eta lurralde-lankidetza sustatu eta koordinatzen.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko erakunde eta organoen arteko harreman-organo gisa jardutea, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin koordinatuta.
- Koordinazio-neurrien egikaritzea zuzendu eta garatzea, Jaurlaritzak esku har dezan Europar Batasuneko arauak eta politikak landu eta aplikatzeko jardunean, bai eta Jaurlaritzaren Sare Operatiboa garatzea ere neurri horiek betetzeko.
- Eusko Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunetik kanpo egiten dituzten ekintzak bultzatzea, jarraipena egitea eta koordinatzea, Euskadiko ekonomia-, enpresa- eta kultura-sustapenaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.
- Europako Erkidegoko zuzenbidearen aplikazioa gainbegiratu eta koordinatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak Europako erakundeetara –batez ere Europako Batzordera– kontrolatu eta bideratzea, batez ere komunikazio horiek ordenamendu komunitarioak ezarritako betebeharrei buruzkoak badira (xedapenen transposizioei, estatu-laguntzen proposamenei, arau-hausteei eta abarrei buruzkoak). Horretarako, legeak ezarritako bideak erabiliko dira.
- Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Madrilgo Ordezkaritzarekiko harremanak izatea.
- Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunaren programa eta ekimenetan duten parte-hartzea sustatu, koordinatu eta ebaluatzea, baldin eta programa eta ekimen horiek programazio-dokumenturik edo programa operatiborik behar ez badute.
- Jaurlaritzako sailek Europar Batasunaren ekimenen berri izateko eta ekimenoi jarraipena egiteko tresnak zuzendu eta koordinatzea.
- Jaurlaritzako sailei arau, politika eta ekimen komunitarioei buruzko aholkuak ematea, arau, politika eta ekimenok sailon interesekoak badira.
- Europar Batasuna eraikitzearekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapena eta zabalkundea egiteko jarduerak garatzea, gai horiei buruzko prestakuntza-egintzak eta -azterlanak gauzatzea, eta Europako Informazioaren Euskal Sarea bultzatzea.
- Lurralde-lankidetzari buruzko jarduerei dagokienez, egiteko hauek ditu Europar Batasunerako Zuzendaritzak:
- Lankidetza bultzatu eta koordinatzea Lurralde Lankidetzako Europako Taldean (LLET) –Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak eratua–, taldearen gobernantza-organoetan parte hartuta.
- Lankidetza bultzatu eta koordinatzea Euroeskualdearen Konferentzian edo Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoan, gobernantza-organoetan parte hartuta.
- Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia ordezkatzea Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) batzarretan.
- Interreg Europe ekimen erkidea kudeatzen Jaurlaritzak duen ordezkaritza teknikoa koordinatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-lankidetzako programak egitea eta jarraipena egitea, Europar Batasunaren kohesio-politikaren esparruan; batez ere, Espainia-Frantzia-Andorrako lurralde-lankidetzako programan.
- Nafarroako Foru Komunitatearekiko eta «Euskal Hirigune Elkargoa–Communauté d'agglomération du Pays basque»arekiko harremanak sustatzea, beste erakunde eta organismo publiko eta pribatu batzuekiko lankidetzan, oinarri hartuta Euskal Autonomia Erkidegoarekin dituzten harreman-lotura bereziak.
- Europako lurralde-erakundeekiko aldebiko lurralde-lankidetza edo aldeaniztuna bultzatu eta koordinatzea.
- Mugaren alde bietako eragile publikoen eta pribatuen artean mugaz gaindiko harremanak ezar daitezen bultzatzea.
- Jaurlaritzako sailen mugaz gaindiko jardueren aholkularitzan laguntzea.17. artikulua.– Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.
6. artikulua.- Zuzendaritzak.
Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:
- Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
- Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
- Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
- Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.