Europako zuzentarau eta erregelamenduen itzulpen-memoriak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Europako zuzentarau eta erreglamenduen itzulpen-memoria jarri dugu orri honetan, TMX formatoan eta ZIPen bidez trinkotuta. Zure ordenagailura kopiatu dezakezu eta zure itzulpen-lanetarako erabili. Erabiltzeko, itzulpen-memoriok onartzen dituen programaren bat beharko duzu instalatuta: Wordfast, Trados, Transit edota Dèja-vu, adibidez.

IZOren itzulpen-memoria duzu, IZOko eta Eusko Jaurlaritzako itzultzaileen lanaren emaitza, bertako zuzentzaileek gainbegiratuta. Ez du, haatik, arau-baliorik; lan-tresna baliagarria izan daitekeelakoan ematen dugu, soil-soilik.

Zure itzulpen-memoriak bidaltzen badizkiguzu, hemen jarriko ditugu, guztion mesederako

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.