COVID 19

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolaren funtzionamendurako neurriak 2021/2022 ikasturterako

COVID-19aren pandemia gure inguruan finkatu da, eta, beraz, 2021/22 ikasturterako zenbait neurri hartu dira eskolaren funtzionamendurako.

"Guztion ardura da eskolan koronabirusik es egotea!"

Prebentzioa da COVID-19aren aurka borrokatzeko modurik onena. Unibertsitateko kide guztion ardura da COVID-19aren hedapena kontrolatu eta gutxitzeko babes neurriak zorrotz betetzen laguntzea.

  1. Zentroan sartu aurretik, zeure burua txekeatu egin behar duzu; COVID-19 sintomaren bat baduzu, ez sartu eskolan. Era berean, ez etorri gaixotasuna diagnostikatu badizute edo isolamenduan edo berrogeialdian bazaude sintomak dituen norbaitekin edo azken 14 egunetan gaixotasuna diagnostikatu dioten norbaitekin gertuko kontaktua izan duzulako, edo diagnosirako probaren emaitzaren zain bazaude. Kasu horretan, jakinarazi irakasleari posta elektronikoz eta parte hartu klasean telematikoki, ikasgela birtualak (e-gela) eta Blackboard Collaborate komunikazio-tresnak erabiliko baitira irakasgai guztiak emateko.
    Oso garrantzitsua: zentroko COVID arduradunari ere jakinarazi beharko diozu, posta elektroniko bidez. ALAITZ YOLDI idazkari akademikoa da arduraduna: alaitz_yoldi002@ehu.eus;
  2. Zentrora sartzeko eta handik irteteko ordutegia 15 minutuero mailakatu da, pilaketak saihesteko; beraz, errespetatu egin behar duzu.
  3. Zentrora sartu eta handik irtetean, garbitu eskuak soluzio hidroalholikoarekin (sartzeko eta irteteko ateetan egongo da eskuragarri).
  4. Eskolara adierazitako atetik sartu ondoren, bete lehenengo solairura igotzeko eta bertatik irteteko lurrean dauden jarraibideak.
  5. Erabili beti eta behar bezala maskara higienikoa (sudur-trenkadatik kokotseraino doan zatia estaliz) eskolako gune guztietan, erabilera komunekoetan barne.
  6. Gorde beti 1,5 m-ko segurtasun-distantzia.
  7. Ikasgelan sartu aurretik eta gelatik ateratzen zarenean, garbitu eskuak.
  8. Komeni da ikasgeletan beti leku berean esertzea, kutsatuz gero, gertuko kontaktuen kopurua ahalik eta txikiena izan dadin. Ikasgelen edukiera murriztu egin da; beraz, mahaietan, puntu batekin identifikatuta dago erabil daitekeen lekua. Arrazoi justifikaturik ez badago, debekatuta dago mahaiak eta aulkiak mugitzea. Arrazoi hori irakasleari jakinarazi beharko zaio.
  9. Ahal duzun neurrian ez partekatu objekturik edo materialik ikaskideekin eta, hala egin behar baduzu, erabili gel hidroalkoholikoa. Zure objektu pertsonalak garbi eduki behar dituzu: telefonoa, gailu elektronikoak, etab.
  10. Eskolek dirauten bitartean, lagundu gelak aireztatzen; atsedenaldietan, lagundu leihoak eta ateak parez pare zabaltzen.
  11. Erabili eta botatzeko zapiak erabili ondoren, bota itzazu tapa eta pedala dituen paperontzi batera.
  12. Aurrez aurreko jardueran zehar gelaz aldatu behar baduzu, erabilitako lekua eta erabilera partekatuko materiala desinfektatuta utzi beharko dituzu. Horretarako, gela bakoitzean desinfektatzailea egongo da.
  13. Kafe- eta vending-makinak martxan daude beheko solairuko atseden-gelan. Espazio horretan, gehienez bi pertsona egon daitezke. Hidrogela duzu eskuragarri, makinok ukitu aurretik eta ondoren erabil dezazun. Atseden-geletako mikrouhin-labeak ezin dira erabili.
  14. Eraikinetik kanpo bazkaldu beharko duzu, segurtasun-distantzia gordeta eta musukoa ahalik eta denbora gehien jarrita duzula.
  15. Egunean zehar, garbitu eskuak maiz, urarekin eta xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholikoarekin.
  16. Eskolan zauden bitartean COVID-19arekin zerikusia duten sintomak badituzu, Alaitz Yoldi idazkari akademikoari jakinarazi beharko diozu (alaitz_yoldi002@ehu.eus;), bera baita zentroko COVID arduraduna. Horrez gain, lehenengo solairuko maketa-gelan dagoen isolamendu-gelara joan beharko zara, beste pertsona batzuekin kontakturik izan gabe. Ondoren, jarri harremanetan osasun-zentroarekin (lehen mailako arreta).
  17. Jarraitu beti osasun-agintariek COVIDa prebenitzeko ematen dituzten gomendioei eta neurriei.
  18. Gogoratu: osasun-lanbide bat ikasten ari zara; beraz "MUSUKOA ERABILTZEA ERANTZUKIZUN-EKINTZA BAT DA, EZINBESTEKOA".

Icono Covid 19

KORONABIRUSA

COVID-19rekin lotutako informazio guztia.

Azken aldaketako data: