Hasiera: Orio Helmuga: Mutriku

Hurrengo geltokia Zarautz da; Euskadiko hareatzarik handiena du, eta bisitatu beharreko tokia da bere burua surflaritzat duen edonorentzat. Hainbat urautsi ditu, eta kirol horretan hasteko toki ezin hobea da, herrian surf eskolak baitaude. Handik oso gertu, Orio, Getaria, Zumaia eta Debako hondartzetan, olatu onak hartu eta marinel-herri ederrak bisitatu ahal izango dituzu. Ez galdu aukera Getariako Txakolina jatorrizko deitura duen upeltegiren batera joateko, non Euskadin bakarrik aurki daitekeen ardoa dastatu ahal izango baituzu, ez eta arrain on bat edo txingarretan erretako txuletoi bat jateko ere, inguruko erretegietako batean. Zumaia eta Mutrikuren artean euskal kostaldeko geoparkea dago, itsaslabar eta estratu geologikoen formazio berezia -flysch izenez ezagutzen dena-; horiei esker, denboran zehar bidaia liluragarri bat egin ahal izango duzu.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan