Ezagutu Euskadi
Berriak
Urdaibai nabarmendu dute turismo arduratsuaren sailkapenaren gorenean
2017/02/02
Urdaibai nabarmendu dute turismo arduratsuaren sailkapenaren gorenean
'Hola Viajes' aldizkariak 10 norako iraunkorrenen artean txertatu du
Ingurune horretan bizi diren hegaztien askotarikotasuna eta bertako altxor biologiko baliotsua nabarmendu dute. Argitalpenaren arabera, Gizadiaren Ondarea den Biosferaren Erreserba hau oso lagungarria izan da Euskadik “Biosphere Responsible Tourism Destination” ziurtagiria jaso dezan, norako iraunkorra izateagatik. Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Euskadin bisitatu beharreko ezinbesteko gunea da. Hondartza eder eta preziatuenetako batzuk eskaintzen dizkizu: Laida, etengabe formaz eta tamainaz aldatzen ari dena; edo Laga ikusgarria, Ogoño Haitz ikaragarriaren azpian dagoena. Askok eta askok honela definitzen dute: "Paradisuaren antz handiena duena".
Eskaintzak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Estekak
