• Hasiera
  • Berriak
  • Pozalaguako kobak, Enkarterriko turismo erakarpen nagusia

Ezagutu Euskadi

Berriak

Pozalaguako kobak, Enkarterriko turismo erakarpen nagusia

  • Kobazuloak
    Kobazuloak
2014/02/28
Pozalaguako kobak, Enkarterriko turismo erakarpen nagusia
Bilbotik oso hurbil, Karrantza bailaran dauden Pozalaguako kobak erakarrita, bisitari ugari etortzen dira Enkarterrira, Euskadiko eskualde benetan interesgarrira.

Repsol Gidak "2013ko txoko turistiko onena"" hitzekin izendatu ditu Pozalaguako kobak. Labirinto itxurako bere galerien neurrigabetasunak eta bertako edukien ikusgarritasunak erakarrita, egunetik egunera pertsona gehiago etortzen dira kobak ikustera. Horregatik, tokiko erakundeak hainbat ekimen sustatzen ari dira, geroz eta handiagoa den eskaera horri erantzuteko. Karrantzako Udalak mapa turistiko berria egin du, eta bertan bildu ditu udalerriaren interesgune ugarietako batzuk; hala nola "Karpin Abentura" Parkea edo "Biañezko Museo-Eliza". Izan ere, Pozalaguako estalaktika ikaragarriak, munduan bakarrak, eskualde honetako erakargune zein interesgune askoetako bat baino ez dira. Inguruko paisaia natural bikaina kultur eskaintza zabalarekin uztartzen da. Nabarmentzekoak ditugu, esaterako, honako hauek: "Enkarterri Museoa", Avellanedako Batzar Etxe historikoan kokatutakoa; "Antigoaleko Autoen eta Auto Klasikoen Museoa", Galdamesen dagoena; "Boinas La Encartada Museoa"; edo "El Pobaleko Burdinola", industrializazioaren aurretik burdina lortzeko eta lantzeko baliatzen zituzten antzinako moduak ikusteko aukera ematen duena. Euskadiko beste gune batzuetan gertatzen den bezala, Enkarterrian ere ezin konta ahala interesgune aurkituko ditugu kilometro gutxiren bueltan. Horien artean ditugu, besteak beste, Balmasedako eta Lanestosako "hirigune historikoak”.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea