Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Maria Kristina erreginaren lehoia, Ondarroako Turismo Bulegoan ikusgai

Ezagutu Euskadi

Berriak

Maria Kristina erreginaren lehoia, Ondarroako Turismo Bulegoan ikusgai

  • Maria Cristinaren lehoia
    Maria Cristinaren lehoia
2021/03/25

Maria Kristina erreginaren lehoia, Ondarroako Turismo Bulegoan ikusgai

XIX. mendeko eskultura bat da, erreginak kostaldeko herriko arraunlari batzuei egindako oparia.

1887an, Bilboko portuko lanak amaitzear zeudela, Maria Kristina eta bere seme Alfontso obra ospetsuaren azken harria jartzera joan ziren. Bisitaren aitzakian, Udalak estropadak antolatu zituen itsasadarrean Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, eta ondarrutarrek irabazi zuten.

 

Erregina txundituta geratu zen txapeldunek arraunean egiteko moduagatik, eta errege faulak brankan zuen lehoia oparitu zien oroigarri gisa; orain arte, arrantzaleen kofradian egon da.

 

Eskulturak 2 metroko altuera eta 2 metroko zabalera ditu, eta, aurrerantzean, arrantzale herriaren beste erakargarri bat izango da, Turismo Bulegoan egongo baita ikusgai.

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea