Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Gaztelugatxe bisitatzeko doako sarrera beharrezkoa izango da

Ezagutu Euskadi

Berriak

Gaztelugatxe bisitatzeko doako sarrera beharrezkoa izango da

  • Gaztelugatxera igotzeko eskailerak
    Gaztelugatxera igotzeko eskailerak
2020/02/12

Gaztelugatxe bisitatzeko doako sarrera aldez aurretik izatea beharrezkoa izango da turista gehien pilatzen diren garaietan

Neurri honek 3.024 laguneko muga jartzen du egunero Gaztelugatxen sartzeko, ingurunea babestu eta segurtasuna bermatze aldera

2020ko martxoaren 14az geroztik, Gaztelugatxeko San Joan bisitatzeko nahitaezkoa izango da doako sarrera aldez aurretik izatea, uhartexkan bisitari gehien pilatzen diren garaietan. Bizkaiko Foru Aldundiak, Gaztelugatxek har ditzakeen gehienezko bisitari kopurua 3.024 pertsona eguneko dela ebatzi du, Biotopo babestuaren ingurunea zaindu eta bisitarien segurtasuna bermatze aldera.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak 2018ko udan gaitu zuen ticketing plataforma digitalaren bidez arautuko da pertsona-kopurua. Ezinbestekoa izango da online tiket bat izatea Gaztelugatxen sartzeko, toki horretara jenderik gehien joaten den garaietan, hots, Foru Aldundiak sarbideak kontrolatzeko sistema bat jartzen duen aldietan: martxoko zubian (San Jose), martxoaren 14tik ekainaren 14ra arteko asteburuetan, egunero Aste Santuan zehar, maiatzaren 1ean, egunero ekainaren 15etik irailaren 20ra arte, iraileko eta urriko asteburuetan eta urriko zubian (Pilar) eta abenduko zubietan (Konstituzioarena eta Sortzez Garbiarena).

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea