Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Gasteizek Global Green City Saria jaso du

  • Gasteizko Eraztun Berdea
    Gasteizko Eraztun Berdea
2019/09/06

Gasteizek Global Green City Saria jaso du

2012. urtean Europako Green Capital izan ondoren, Gasteizek mundu osoan ezaguna den aitorpen hori jaso du

Gasteizek, hiri berde gisa, Global Green City Saria jasotzean bere kokapena indartu egin du mundu mailan. NBEk bultzatutako Global Forum on Human Settlements erakundeak eman du saria.

 

Aitorpen horrek Gasteiz hiri atsegin eta erosoagoa izateko egindako lana berresten du; hiri bat, non, besteak beste, Eraztun Berdeaz goza daiteke: 30 km-ko ibilbide bat, hiria inguratzen duena eta Salburua, Zabalgana edo Armentiako parkeak lotzen dituena.

 

Hautagai irabazlea aukeratzeaz arduratu den batzordeak 85 adierazle aztertu ditu, sei multzo nagusi hauetan banatzen direnak: jasangarritasuna, ekitatea, nortasuna, segurtasuna, oparotasuna eta zoriontasuna. Aurreko edizioetan saritutako hirien artean daude, besteak beste, Viena (Austria), Vancouver (Kanada), Oakland (AEB), Curitiba (Brasil), Nantes (Frantzia), Mannheim (Alemania) eta Yokohama (Japonia).

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea