Berriak

Berriak

2024/09/16

Euskadiko lau jatetxe 2023ko irekiera onenen artean

The Fork Awards sarietarako 36 jatetxe onenen zerrenda aukeratu du epaimahai aditu batek

Michelin Izarrak eta beste sari asko dituzten adituen epaimahai batek 2023ko 36 irekiera berri izendatu ditu, The Fork plataformako erabiltzaileek gustukoenak bozka ditzaten. Izendatuen artean lau Euskadin daude.

Izendatuta dauden lau jatetxeak Ama (Tolosa), Bakea (Mungia), Karmine (Gasteiz) eta Masta Taberna (Zarautz) dira. Elena Arzakek Masta Taberna izendatu dute, eta Andoni Luis Adurizek Bakea jatetxea aukeratu du.

Azken erabakia The Fork plataformako erabiltzaileek hartuko dute. Urriaren 22ra arte zabalik egongo dira bozketak, epaimahaiak aukeratutako jatetxeetako batek People's Choice Award saria eskuratzeko aukera izan dezan.

Euskadi, auzolana