Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadi Netflixen ekimen baten parte da

  • Bixigua
    Bixigua
2022/04/05

Euskadi Netflixen ekimen baten parte da

Turespañak eta plataforma ezagunak turismoa sustatzeko proiektu bat aurkeztu dute.  

Espainiako Turismo Institutuak eta Netflix plataformak bat egin dute Spain Travel Guide eta Nola esango zenuke Espainia dela esan gabe? lehiaketa abiarazteko. Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxean ezagutarazi da, eta kultura, ingurumen eta tokiko aisialdiaren aberastasuna hainbat istorioren bidez erakustea du helburu.

 

Gidak 17 autonomia-erkidegoak eta bi hiri autonomoak zeharkatuko ditu, eta gastronomiak berebiziko garrantzia izango du bertan. Mapa formatua du eta Netflixen telesail eta filmetan ikus daitezkeen tradizioak, ondare historikoa eta esperientzia paregabeak ezagutzeko aukera ematen du.

 

Lehiaketari dagokionez, irudi eta soinu ikasleei zuzenduta dago eta beren lurralde, herri eta hirien berezitasuna azpimarratzen duten ikus-entzunezko proiektuak sortzera animatuko zaie.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea