Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

El Pobalek 18 urte bete ditu ireki zenetik

  • El Pobal
    El Pobal
2022/06/22

El Pobalek 18 urte bete ditu ireki zenetik

Muskizko El Pobal burdinola adinez nagusia da eta orain arte 250.000 pertsona inguren bisita jaso du.

Badira 18 urte El Pobaleko burdinolak jendeari ateak ireki zizkionetik, azken 5 mendeetako siderurgia-industria tradizionalik garrantzitsuenetako bat. Zentroaren helburua Bizkaiko burdinaren historia, paisaia eta kultura zabaltzea da, gurpil hidraulikoa agertu zenetik Labe Garaien garaira arte.    

 

Museoa Barbadun ibaiaren ertzean dago, edertasun handiko ingurune natural batean, eta azpiegitura hidrauliko osoa eta hainbat eraikin ere hartzen ditu bere baitan: olagizonak bizi ziren Jauregi Etxea, ogi-labe bat, irina egiteko erabiltzen zuten errota bat eta burdinola.

 

El Pobal gure iragan industrialaren parte da, eta, gainera, funtsezko elementua da gaur egun gure oraina ulertzeko. Ondare hori gorde eta zabaldu egin behar da Turismo Industrialaren bidez. Industria-historia horri esker, Euskadik baliabide asko ditu Turismo Industrialari buruzko erreferentziazko turismo-helmugetako bat izatera iristeko.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea