Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Burdin Mendien bide berdeak 2019ko Greenway Awardsetan Ereduzko Ekimenaren saria jaso du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Burdin Mendien bide berdeak 2019ko Greenway Awardsetan Ereduzko Ekimenaren saria jaso du

  • Burdin Mendien Bide Berdea
    Burdin Mendien Bide Berdea
2019/09/06

Burdin Mendien bide berdeak 2019ko Greenway Awardsetan Ereduzko Ekimenaren saria jaso du

Letonian izandako sari banaketen ekitaldian, hainbat eragileren lankidetzaren bidez bizi osasuntsua sustatzeko egindako lana aitortu dute

Burdin Mendien bide berdeak, Enkarterrietako eta Ezkerraldeko zenbait burdinbide zahar lotzen dituenak, Ereduzko Ekimenen kategoriako lehenengo saria jaso du, Bide Berdeen Erakundeak bi urtetik behin antolatutako Greenway Awards sarien bosgarren edizioan. Saria Diklin (Letonia) ospatutako ekitaldian eman zuten ezagutzera, 2019ko irailaren 5ean.

 

Epaimahaiak kirolarekin eta ohitura osasuntsuekin lotutako ekimenak martxan jarri izana aitortu du, bai eta bertako enpresen eta saltokien inplikazioa ere, bide berdearen informazioa hedatzerakoan. Horren harira, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza eta hezkuntza komunitatearen babesa nabarmendu zuten, bide berdearen sustapenean eta kontzientziazioan, baita haren inpaktu ekonomikoa ere.

 

Burdin Mendiak bide berdeak hainbat herri lotzen ditu, hala nola Traslaviña, Gallarta eta Muskiz, eta Euskadiko historian, kulturan eta naturan zeharreko ibilbide bat egiteko aukera ematen duen bide berdeetako bat da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea