Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

2023ko Frantziako Tourra Bilbotik abiatuko da

  • Puppy
    Puppy
2021/03/31

2023ko Frantziako Tourra Bilbotik abiatuko da

Grand Départ jaialdia ospatuko da Bizkaiko hiriburuan, Udalak, Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ASOrekin egindako negoziazioari esker.

31 urte igaro dira Frantziako Tourra Euskadin hasi zen azken alditik. Duela hiru hamarkada baino gehiago, 1992an, abiatu zen lasterketa Donostiatik, Miguel Indurainen goraldi betean.

 

Hainbeste urtez helburu hori lortu ondoren, azkenean Bilbo hiriak emango  dio ongi etorria 2023an Frantziako Tourreko Grand Départari. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ASOrekin izandako negoziazioari esker izan da.

 

Euskal erakundeak Parisera joan ziren Frantziako Tourra hiriburura hurbiltzeko ideia ezberdinak aurkezteko asmoz, eta bai lortu ere. Gainera, bigarren etapak euskal geografiaren zati handi bat zeharkatuko du, eta Donostian amaituko da, Jaizkibeletik igaroz. Gasteiz eta Arabako Errioxa ere zeharkatuko ditu lasterketak, baina antolatzaileek ez dute xehetasun gehiagorik eman oraingoz.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea