Gastronomia esperientzia
Petritegi 1526ko baserri-dolare bat da, eta esperientzia honetan, sagardoaren historia eta bertako txokorik ezkutukoenak ezagutzeko aukera izango dugu: sagastiak, tolareak, upategia, eta baserria bisitatuko ditugu. Bisita gidatu borobila da euskal sagarraren kulturan murgiltzeko.
Bisita egin ondoren, gure sagardo onenez lagunduta sagardotegiko menu tradizionala dastatuko duzue: bakailao tortilla, bakailao frijitua, behi zaharraren txuleta, gazta irasagarrarekin, intxaurrak, teilak eta zigarrotxoak.
Beste zerbitzuak: denda eta ostatua (landa hotela).
Gomendioak
- Gozatu zure familiarekin sagardo tradizio onenaz inguru intimo batean, irakatsi egingo dizuten sagardogile artisauez bakarrik lagunduta.
- Ezagutu euskal sagardoaren kultura ingururik jatorrenean: baserrian.
- Euskal baserriko lanen eta, hedaduraz, sagardo tradizionala egitearen Ikuspegi ludikoagoa, familiakoagoa eta hurbilagoa.