Donostia, relax eta shopping

Itsasoaren onurez gozatzeko plana… Masaje bat, relax egun bat, arnasa hartu eta atseden hartzeko, nork bere burua saritzeko… Eguna hasteko, Talasoterapia zirkuitu bat egitea proposatzen dizugu, edo erlaxatzeko masaje bat, edo edergintzako tratamendu bat Perla - Talaso-Sport zentroan, Badiari begira bazkaltzea, eta ilunabarra Badian bertan ikustea, itsasotik. Zer gehiago eskatu liteke?

 

GOIZEAN

Hurbil zaitez Donostiako Boulevardean dagoen Turismo Bulegora, eta jarduerak antolatzeko aholkuak emango dizkizugu, ordutegiak eta abar. Era berean, sarrerak erreserbatu ahal izango dituzu, eta eguneko azken proposamenak aurkitu.

 

Eguna hasteko, hona gure proposamena: paseo lasaigarri bat Donostian barrena, Kontxako badia ikusten, Alderdi Ederreko lorategiak, argazkiak atera tamarindoei eta udaletxeari (hiriko kasinoa zen garai batean), Miramar jauregia, baranda… 2 km eskaseko eremuan biltzen dira, itsasoaren parean, Donostia eta Donostiako badia Europako helmuga erakargarrienetako bat bihurtu duten erakargarriak.

 

Paseoaren ostean atseden hartzeko, osasungintzako, edergintzako eta erlaxazioko zentro onenetako batera joatea proposatzen dizugu, gehien gustatzen zaizun plana aukera dezazun. Hobekien egokitzen zaizuna.

 

Aukera asko dituzu: masaje lasaigarriak, edergintzako eta erlaxatzeko tratamenduak edo talasoterapia-zirkuitua. Eta horren ondoren, beste sari bat: bazkaria ikuspegi ederrekin La Perla zentroko jatetxean; menu bereziak dituzte, gastronomia donostiarraren onenarekin goza dezazun.

 

ARRATSALDEAN

Arratsaldean, hirian barrena paseoan ibili zaitezke, erosketak egiten. Donostian merkataritza-eskaintza bizia dago, tradizionalena berritzaileenarekin uztartuta. Oinezkoentzako hiribideetan barrena zirkuitu erakargarri eta zirraragarria egin dezakezu, dendaz denda shopping egiten duzun bitartean. Luxu galanta!

 

Kontsultatu hemen zer denda dauden: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/planak-donostian/erosketak-egiten

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

Gidari pribatuak:

https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/turismo-gidariak-agentziak/gidari-pribatuak  

Bisita gidatuak eta tour pribatuak:

https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/eskaintzak/bestelako-jarduerak/bisita-gidatuak

 

Non jan plan honetan: 

https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/jan/non-jan

Non ostatu hartu plan honetan: 

https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/lo-egin/non-lo-egin

Gomendioak

  • Ziurtatu La Perla Centro Talaso-Sport zentroan tokia izango duzula erreserba aldez aurretik eginez
  • Hirian barrena ibiltzeko, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu; SS Card txartel turistikoarekin deskontuak izango dituzu garraioan eta hiriko baliabide turistiko gehienetan. SSCARD txartelarekin, deskontu garrantzitsuak baliabide turistiko guztietan, uharteko txalupa motordunetan, museoetan eta abar.
Euskadi, auzolana