Non lo egin
Apartamentuak
XVI. mendeko baserri bat guztiz zaharberritu zuten eta Ureta Landa apartamentu turistikoak egin zituzten bertan.
Ostatua Bakion dago, landa-ingurunean, Gaztelugatxeko Donienetik eta Bermeoko erdigunetik 5 eta 11 kilometrora, hurrenez hurren.
Apartamentuak eskaintzen ditu, honako zerbitzuokin: sukaldea, bainugela, telebista eta WIFI konexioa. Horrez gainera, 30 lagunentzako tokia duen txoko bat eta bi terraza ditu nabarmentzekoen artean.