Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
Moana Surf Hostel Urdulizen dago, ingurune berde eta oihantsuan kokatutako herrixka batean, Sopelako eta Barrikako hondartzetatik minutu gutxira. Bezeroentzako logelez eta guztien erabilerarako guneez gainera, kirolerako eta astialdirako bete-beteko instalazioak ditu aterpeak; batik bat, surfa, skatea eta abentura kirolak maite dituztenentzat. Moanak arrapala txiki bat dauka skatea egiteko, street zirkuitu bat, arku tirorako gunea, igerileku klimatizatua, rokodromo edo eskalada murrua, barbakoak egiteko gunea, taberna, askaldegia, aire libreko zinema, etab. Itsasoaz eta mendiaz gozatzeko tokia da, ondo komunikatua, ingurunea ezagutu ahal izateko: Bilbo, 30 minutura dago, metroz joanda.