Non lo egin
Apartamentuak
Lurra, Ura, Sua eta Haizea izeneko apartamentuek osatzen dute Mendizabal ostatua. Baserri bati erantsitako eraikin batean daude, eta guztietan Txindoki mendiaren bistez gozatzeko aukera izango dugu. Apartamentu bakoitzak bainugela, egongela eta sukaldea ditu. Gainera, apartamentuetako bat mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta dago.