Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
Bilbao Metropolitan Hostel Bilbo erdigunean kokatutako aterpetxea da, Zabalburu inguruan hain zuzen ere, hiriko erakargarritasun turistiko nagusietara oinez joateko aukera emanez. Beste alde batetik, tren eta tranbia estazioa 100 metrora izateak intereseko beste herri batzuekiko konexio ona izatera errazten du. Aterpe honek edukiera desberdineko logelak ditu, den denak ohatzeekin, komun pribatuarekin, aire girotuarekin, berogailuarekin, maindireekin eta segurtasun armairuekin. Aterpetxeak partekatutako sukaldea du eta dohaineko WIFI konexioa instalazio guztietan. Bilbao Metropolitan Hostel Bilbo bisitatzeko abiapuntu bikaina da.