Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arte eta Kultura

Museoak

Chillida Lantoki

Artea eta industria eskutik doaz Chillida Lantoki museoan.

 

Zentroak Eduardo Chillida eskultoreak industria alorrarekin izandako harremana du ardatz, eta tarte berezia eskaintzen die Patricio Echeverria (Legazpi) lantegiko burdinolari eta Sidenor (Reinosa, Kantabria) enpresari. Izan ere, horietan taxutu ziren Chillidaren eskulturarik ezagunenetako batzuk.

 

Museoa Legazpiko paper-fabrika izandakoan dago, eta gertu-gertutik fabrika baten nondik norakoak ezagutzeko aukera emango digu. Besteak beste, argazkiak, material interaktiboa eta ikus-entzunezkoak hartzen ditu barne.

Datu interesgarriak

Helbidea
Papelera Azpikoetxe Kalea, s/n - 20230 Legazpi
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Bisitak aldez aurretik adostuko dira: 943 730 428

Areto kopurua
2
Edukiera
400

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Bisita gidatuak