Arte eta Kultura

Museoak

Aizkorri-Aratzeko parketxeak

Certificado de Buenas Prácticas

Bisitariek baliabide naturalak babesteak duen garrantziaz kontzientzia hartzea du xede nagusi Aizkorri-Aratzeko parketxeak.

 

Arabako udalerri horretako natura eta bizitzaren inguruko informazio anitz eskaintzeaz gainera, ekosistemen egoera ere aztertzen du. Mitxarro (muxar grisa) izeneko ugaztun karraskari txikiak egiten ditu gidari lanak, eta, ezbairik gabe, museoko protagonistetako bat da.

 

Gaur egun, galzorian dago animalia hori. Bestalde, XVIII. mendean burdinoletan erabiltzen ziren trenei eta energia hidraulikoari buruzko erakusketa ikusi ahal izango dute bisitariek. Hori gutxi balitz, sukalde zahar baten erreprodukzioa ere jarri dute ikusgai, tresna eta guzti.

 

Nola ez, naturak toki berezia du museoan: faunari eskainitako atala mitxarroan zentratzen da, eta flora atalean aldiz, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko landareak dira aztergai. Panelei, argazkiei, diaporamari eta jolas interaktiboei esker era dibertigarrian ikasteko aukera izango dugu.

 

 

Datu interesgarriak

Helbidea
Intuxi, 48 (Zentral hidroelektrikoaren ondoan) - 01250 Asparrena
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik igandera (astelehenak itxita)

Negua (urriak 1- martxoak 31)

Asteartetik ostiralera: 09:00etatik 15:00etara

Asteburu eta jai egunetan: 10:00etatik 14:30etara eta 15:30tik 17:30etara

Uda (apirilak 1 – irailak 30)

Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 19:00etara

Jendearentzako arreta zerbitzua:

Informazio orokorra (xendazaletasuna, interes guneak…)

Material dibulgatzailea

Programa didaktikoa eta bisita gidatuak

Ekintza bereziak asteburuan 
 

Areto kopurua
2
Edukiera
13

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa