San Migel Arkanjeluaren parrokia (Oņati)

San Migel Arkanjeluaren parrokia (Oņati)

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Oñatiko San Migel Arkangeluaren parrokia mende luzez eraikitako tenplua da. Garai bakoitzean zenbait elementu erantsi zitzaizkion.

Jatorrizko eliza XIII. mendean egin zuten, eta nabe bakarra zuen. Bi mende geroago, alboetako nabe txikiagoak gehitu zizkioten, eta ostiko-arkuz lotu zituzten. XVI. gizaldian, berriz, klaustro gotiko flamigeroa eta pulpitua eta Pietatearen kapera (errenazentistak biak) egin zituzten. Kripta XVII. mendekoa da. XVIII. mendean eman zituzten amaitutzat lanak atari nagusia, bi erretaula barrokoak eta dorre neoklasikoa eginda.

Aipatutako erretaula dotoreez gain, aipamen berezia merezi dute barrualdeko mausoleoek eta hilobiek ere. Rodrigo Mercado Zuazola apezpikuarenak, adibidez, Pasioaren, Ama Birjinaren bizitzaren, santuen eta profeten irudiak ageri ditu.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia

Helbidea
Avenida de Unibertsitate, 2 - 20560 Oņati
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XV. mendea

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Bisita gidatuak