Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Andres eliza (Elciego)

Eliza dotore hau landutako harriz eraiki zuten XVI. mendean. Eraikin bakarra izanik, estilo artistiko ugari ikus daitezke bertan: gotikoa, errenazentista eta neoklasikoa. Gotikoaren ezaugarriak dituen zatia atzeko bi dorreetatik gertuen dagoena da; puntadun arkuak eta nerbiodun zutabeak ditu.

Kontrako aldea, sakristia ostera, neoklasikoa da. Bi zati horiek lotzen dituen atalean, denborak aurrera egin ahala estiloak aldatu zirela argi ikusten da. Gurutzaduraren aldea, esate baterako, errenazentista da: gurutzeria-ganga eusten duten arkuak puntu erdikoak dira hemen. 

Erretaula nagusi bikaina dauka barnean. Estilo errenazentista eta barrokoa nahasten dira, eta Bibliako hainbat pasarte kontatzen dituzten irudietan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Hospital, 22 - 01340 Elciego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Hainbat estilo mota ditu, Erromanikotik barrokoraino.
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak

Musika bandaren kontzertuak, organo kontzertuak... antolatzen dira elizan

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana