Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Fanderiako errotak industriak Errenterian izan duen indarra eta bilakaera ematen du aditzera, hemen: Errenteria. XV. mendean uraren indarra burdinola bat mugitzeko energia gisa erabiltzen zen. Urteek aurrera egin ahala, burdina mekanikoki xafla bihurtzen zuen ola edo fanderia bilakatu zen; jarduera biziki garrantzitsua XVIII. mendearen erdialdean.
Azken bi mendeetan irin eta pentsu fabrika izan zen errotak bertan behera utzi zuen jarduera 1996. urtean.
Errota eta ibaiaren etxea
Errotarako bisitak mekanismoaren funtzionamendua eta errotarriak ikusteko aukera emango digu. Gainera, ikus-entzunezko hainbat euskarriri eta informazio paneli esker, errotaren eta Errenteriako kultur eta ibai ondarearen berri izango dugu.
Fanderiako errota Ibaiaren Etxea ere bada, eta helburu du ibaian zentraturiko ingurumen eta kultur ondarea ezagutaraztea eta zaintzea, lurraldearen ardatza izan baita ola industriaren garaitik gaur arte.