Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Arregi familiarteko jatetxea 1904an ireki zuten, eta eskualdeko sukaldaritza tradizionala du oinarri.
Natura-ingurune paregabean dago. Jantokietako bat baserri-giroa ekartzen du gogora: harrizko hormak eta egurrezko zoruak ditu eta habeak agerian daude. Bi jantoki pribatu ere baditu. Kartan Euskadiko jateko tipikoak dira nagusi, eta urte-sasoiko lehengai freskoei berebiziko garrantzia ematen diete. J
atetxearen espezialitateak barazki-menestra, indabak eta parrillan erretako bakailaoa.