• Hasiera
  • Berriak
  • SUD OUEST egunkariak gustukoa du Getaria… eta antxoak

Ezagutu Euskadi

Berriak

SUD OUEST egunkariak gustukoa du Getaria… eta antxoak

  • Getaria
    Getaria
2015/06/15
SUD OUEST egunkariak gustukoa du Getaria… eta antxoak
Gehigarri berezia eskaini dio kostaldeko herriari

Getariako antxoak, txakolina eta itsas giroa nahikoa eta aski dira Julie Daurel kazetariarentzat, Sud Ouest egunkarikoa, bere irakurleak Getaria bisitatzera gonbidatzeko. Ez alferrik, “udaberria une eferbeszentea baita herri honetan” dio kazetariak, hizpide hartuta kaiko jarduera zalapartatsua eta itsasoari begira dauden mendi hegaletako “fruta lurrineko txakolin txinpartadunaren” mahasti sailak. Testuaren eta argazki ugarien bidez, kazetariak Getariako giro lasaia nabarmentzen du, kale nagusian barrena “zintzilik lehortzen jarritako arropen azpitik igarotzean” suma daitekeen baretasuna, arranparrilletako usainak berehala hartuko duena. Antxoak, kazetariaren hitzetan, erritmoa jartzen dio herriko kaiaren “balleta”-ri, eta jauzi egiten du honek arrainez beteta iristear dauden itsasontziak sumatu bezain pronto. Antxoa prestatzeko modu guztiek pizten diote arreta: arranparrillan, frijituak, arrautza-irinetan pasatuak, ozpinetan eta, jakina, oliotan gazituak. Getariaren benetakotasunak liluratu egiten du artisau lana atsegin duen pertsona oro. Gehigarriak xehetasunez azaltzen ditu antxoaren kontserbagintzaren urrats guztiak: antxoak barriketan kokatzea, hilabeteak irauten duen gazitua, sukalde zapietan garbitzea eta, azkenik, salmenta, olioz betetako beirazko flaskoetan. Erretegiak, eskulangintzako denak eta, nola ez, Balenciaga Museoa, kazetariarentzat ikustea merezi duten beste erakargarri batzuk dira. Sud Ouest egunkaria Bordelen argitaratzen da, eta Frantziako eskualde mailako egunkari garrantzitsuenetako bat da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea