Estás en:
  1. Ezagutu Euskadi
  2.  
  3. Blog Turista Maitea
  4.  
  5. Blog

Uda honetan galdu ezin dituzun jaiak

Donostiako Aste Nagusia
2025ko apirilaren 1(e)an
Postaren irudi nagusia

Hiriak Ekitaldiak Planak

Euskadin janari onaren maitale izatearen ospea dugu, eta hala da, baina dibertitzea eta gure koadrilarekin momentu ederrak pasatzea ere gustatzen zaigu, eta dena batzen badugu, hobe! Izan ere, horrelakoxeak dira gure jaiak, gastronomiaz, lagunez eta entretenimenduz beteak.

Bisitatu nahi gaituzu eta gure ospakizunik tradizionalenak ezagutu? Bada, hartu papera eta bolia eta apuntatu datak, hurrengo post honetan gure hiru hiriburuetako jaiei buruz hitz egingo dizugu eta: Gasteiz, Donostia eta Bilbo.

1. Andre Maria Zuriaren jaiak 2025

Gasteizko jai nagusiak dira eta Andre Maria Zuriaren omenez ospatzen dira. Zeledonen jeitsierarekin hasten den sei eguneko festa eta dibertsioa, 1957. urtetik jaien protagonista dena.

Blusaz jantzita dagoen Arabako baserritar bat da, aterki bat darama irekita eta San Migel elizatik Postas kaleko balkoi bateraino jaisten da Green Capitaleko ekitaldi handiari hasiera emateko. Jaietako azken egunean, berriro igotzen da kanpandorrera.

Abuztuaren 4tik 9ra egiten dira, eta hainbat jarduera antolatzen dira, hala nola nekazaritza eta abeltzaintza azoka tradizionala, musika eta herri kirolak, besteak beste.

Zeledonen jeitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak irudia

2. Donostiako Aste Nagusia 2025

Gure kostaldeko hiriburuko jaiak XIX. mendean hasi ziren, Isabel II.a erreginak Donostiara egindako bisitaren ondorioz izandako turisten gorakada zela eta. Bisitariak entretenitzeko hainbat ekitaldi antolatu zituzten astebetez, eta, ordutik, herritarrak Aste Nagusia terminoa erabiltzen hasi ziren. Helburua turistak Donostian ahalik eta denbora gehien egotea zen.

Festa hauen ekitaldi garrantzitsuenetako bat su artifizialak dira, hiriaren ikurra. Kontxako badia ikusgarritik ikustea da tradizioa, eskuan izozki batekin.

2025ean abuztuaren 9tik 16ra ospatuko dira, larunbatetik larunbatera, urtero bezala.

Donostiako Aste Nagusia
Donostiako Aste Nagusiaren irudia

3. Bilboko Aste Nagusia 2025

Bilboko jaietako protagonista nagusia Marijaia da, 1978tik festaren ikurra. Besoak beti altxatuta, dantzarako eta parrandarako prest, 4 metroko altuera du, baita abesti propioa ere, Kepa Junkera euskal musikari ezagunak egindakoa.

Jaietako azken egunean, Marijaiak itsasadarra zeharkatzen du plataforma baten gainean, eta, ondoren, erre egiten dute. Aste Nagusiko ohiko beste pertsonaietako bat Gargantua da, ahoa zabalik duen gizon erraldoia, ausartenak bakarrik sartzen dira hor.

Konpartsen txosnak giro eta jardueraz gainezka izaten dira: bazkari herrikoiak, kontzertuak, su artifizialak eta abar luze bat izango dituzu zain Bilbon abuztuaren 16tik 24era.

Txupinazo Bilbon
Txupinazoa Arriaga Antzokian

Ez galdu gure alderdi gozagarriena ezagutzeko aukera hau.

Erlazionatutako artikuluak

Euskadi, auzolana