Estás en:
  1. Ezagutu Euskadi
  2.  
  3. Blog Turista Maitea
  4.  
  5. Blog

Surfean egiten ikasteko Euskadiko hondartzarik onenak

Surfing Euskadi
2023ko ekainaren 17(e)an
Surfing Euskadi

Kostaldea Surfa Hondartzak

Bazenekien surfa Euskaditik iritsi zela penintsulara? Aitzindariak gara, eta gaur egun euskal kostaldea ezaguna da Europa osoko surf jomuga garrantzitsuenetakoa izateagatik. 50 urautsi baino gehiago ditugu, maila guztietarako olatuekin. 

Surfean lehen urratsak egin nahi badituzu, Euskadi da lekurik hoberena. Ezin konta ahala surf eskola aurkituko dituzu, hondartza guztietan, monitore tituludun, kalitatezko material eta maila eta publiko mota guztietarako ikastaroekin. Eskola gehienak Surfing Euskadi klubari atxikiak daude.

Hona hemen hondartza hoberenak zure lehen olatuak hartzeko.

1. Barinatxe

Barinatxe hondartza Sopela eta Getxo artean dago, eta ‘La Salvaje’ izenez ere ezagutzen da. Hareatza zabal eta ireki bat da, itsas labar ederrez inguratua, surf giro bizikoa. Konexio ona du herrigunearekin eta garraio publikoz irits daiteke bertara, eroso. Itsas-hondoa oso aldakorra da, urautsi bat baino gehiago ditu eta kalitate handiko olatuak sortzen dira. ‘Triangeluarra’ izeneko olatua da ezagunena, harkaitz hondo gainean sortua. Ibilbide luzeko urautsi bat da eta uhinak tamaina handi samarra hartzen du.  

Barinatxek erabilera anitzeko eraikin bat du, aldagela, dutxa eta abarrekin, eta lau surf eskolak dute egoitza bertan: Acero Surf Eskola, La Salbaje Surf Eskola, Aloka surf&sup eta Berasaluce Surf Eskola.

Sopelak beste hondartza bat du: Arriatera / Atxabiribil, inguruko surfaren epizentroa. Kirol ekitaldi handiak egiten dira bertan, giro hoberenean beti. Arrietarak bi surf eskola ditu: Peña Txuri Surf eskola eta Gorka Yarritu Surf Eskola.

Surfa Barinatxe / La Salvaje hondartzan
Surfa  Barinatxe / La Salvaje hondartzan

2. Bakioko hondartza

Bakioko hondartza ezin hobea da surfeatzen ikasteko, urte osoan olatuak etengabe dituen hareatza bat delako. Olatuei dagokienez, eremu bat baino gehiago ditu, eskuineko eta ezkerreko urautsiekin, eta surf egin bitartean ikuspegi zoragarri batez disfrutatzeko aukera: Gaztelugatxe.

Hondartza herriko itsas pasealekuaren ondoan dago eta era guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu. Hiru surf eskola ditu: Bakio Rip Surf Eskola, Lokal Surf Bakio eta Uretan Basque Surf Center.

Surfa Bakioko hondartzan
Surfa Bakioko hondartzan

3. Zarauzko hondartza

Zarauzko hondartza 2.500 metro luze da. Beraz, euskal kostaldeko hondartzarik luzeena da. Harea fin urrekaraz estalita dago. Itsasora irekita dago eta hondartza kutunenetako bat da mundu osoko surflarientzat, ezin hobea kirol honetan hasteko. Surf eskola ugari ditu: Axi Muniain Surf Eskola, Essus Surf Eskola, Moor Surf Eskola Zarautz, Pukas Surf Eskola Zarautz, Shelter Surf Eskola by Aritz Aranburu, Good People Surf eta North Shore Surf eskola.

Urtean zehar bertako eta nazioarteko hainbat txapelketa hartzen ditu, besteak beste Zarautz PRO 4teens by Aritz Aranburu

 

Surfa Bakioko hondartzan
Surfa Bakioko hondartzan

4. Zurriola

Zurriolako hondartza Donostiako Gros auzoan dago, Kursaaleko Batzar Jauregiaren ondoan. Gipuzkoako hiriburuko hondartza surferoena da eta urte osoan olatu bikainak ditu.

Itsasora zabalik dago eta kalitate handiko olatuak sortzen dira itsasaldi guztietan. Zurriolako hondartzan nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak egiten dira.

Hiru surf eskola dituenez, Surfing Euskadiri atxikiak, hondartza egokia da surfeatzen ikasteko: Free Surf Eskola Donostia, Pukas Surf Eskola San Sebastián eta Zurriola Surf Eskola.

 

Hondartza hauetako batean edo gure kostaldeko beste edozeinetan (Laga, Itzurun…), surfean hasteko modurik onena da surf eskola batera joatea. Profesional handiak izango dituzu irakasle.

Disfrutatu gure uhinekin, eta Euskadiko surfari buruzko informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu hemen

Zurriola
Zurriola

Erlazionatutako artikuluak

Euskadi, auzolana